www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIII. KAPITULUA

 

Gizonaren bihotzeko ariñtasuna eziñ pausa daitekeela Jainkoa baithan baizen.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, etzaitezela sobra fida oraiko zure dispositionean, ezen bertze kontrakorat lauster muda daiteke.

        Mundu huntan bizi zareiño nahi eztuzularik ere ganbiakor izanen zare.

        Hala batean alegera izanen zare, tea bertzean triste, batean bakean eta bertzean altaramenduan, egun jainkotiar, eta debozionean bero, bihar ephel, eta debozione gabe.

        Orai fexo gero nagi, batean serios, eta goardiakor, eta bertzean ariñ, eta goardia gabeko.

        Baiñan zuhurra fermu dago mudantza horien guzien erdian.

        Nola gauza espiritualez argitua baita, eztu konturik egiten bere baithan zer sentitzen duen, eta ez zeiñ partetarik heldu den inkonstanziaren haizea.

        Haren gogo guzia da gerotik gerora gehiago hurbiltzea markatua duen xederat, zeiña ezpaitu behiñ-ere bixtatik galtzen.

        Manera hortan dago bethi bat, eta bethi fermu zeren haren xede xuzen, eta garbia gerthakari diferenten erdian bethi baita ene zerbitzatzea, eta ene gogara egitea.

 

        2. Zenbatenaz gure xedea, zeiña baita gure arimako begia, garbiago eta xuxenago baita, hanbatenaz gabiltza seguratukiago hirrisku diferenten artean.

        Baiñan intenzione garbi hura lohitzen da haiñitzen baithan, zeren lauster bixta arthikitzen baitute aitziñera heldu zaizkoten sensuen gogarako gauzen gaiñerat.

        Gaitz da hagitz kausitzea bihotz bat osoki libroa, eta amudio propioaren notha guzietarik garbia.

        Hala juduak lehenago ethorri ziren Bethaniarat, Martharen, eta Mariaren etxerat ez xoilki Jesusengatik; baiñan hobeki Lazaro bixtua ikhustegatik.

        Behar da beraz garbitu intenzionearen begia xuxena, eta sinplea izan dadintzat, eta moian guzien artetik bethi-ere xedea ene ganat heda dezazuntzat.

 

aurrekoa hurrengoa