www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XX. KAPITULUA

 

Ezagutu behar tugula gure flakezia propioak, eta mundu huntako miseriak.

 

ARIMAK

        1. Aithortuko dut ene buruaren kontra ene injustutasuna, bai ene Jainkoa, aithortuko darotzut ene flakotasuna.

        Maiz den gauzarik xumeenak egozten nau, eta tristatzen. Maiz deliberatzen dut borthitz izanen naizela; baiñan tentazionea heldu da bai, erortzen naiz nahasmendurat.

        Batzuetan ezteuskeria batek etxatzen nau tentazione handitarat.

        Eta noiz ere uste baitut segurean naizela, zeren eztudan hirriskua aitziñean ikhusten betan kausitzen dut neure burua den haizerik xumeenaz etxatua.

 

        2. Urrikal bekizu, Jauna, ene beheratasuna, ene flakotasuna, zutaz ungi ezagutua.

        Nauzun urrikari, eta athera nazazu basatik han sarthua ez nagoen, eziñ nihoiz ilkhizko maneran.

        Horrek bada doloratzen nau, eta ahalkatzen zure aitziñean, ikhusteaz zeiñ erorkor naizen, eta zeiñ indar guti dudan ene pasioneen garaitzeko.

        Eta ez osoki kontenitu arren, halere bethiereko gudu horrek penatzen nau hagitz, et xoil unhatzen naiz ene bizi guzia barneko gerla hortan iragateaz.

        Eta oraiño ene flakezia gehiago ezagutarazten darotana da gogoeta lohi, eta ahalkagarriak errexkiago ene ariman sartzen baitire handik ilkhitzen diren baiño.

 

        3. O Israelgo Jainko podorosoa, giristiñoen arimak haiñ samurki maite ditutzuna, ikhusatzu zure zerbitzariaren penak, eta nekheak, eta eztiozozula falta zure laguntza bere behar guzietan.

        Zeruko indarraz borthitz nazazu; beldurrez naussi dakidan gizon zaharra, haragi dohakabe hau, zeiña oraiño ezpaita espirituaz ungi garaitua, eta zeiñaren kontra bethiereko gudua baitugu.

        Helaz! zer da dohakabe hau! Atsekabez, eta lazeriaz guzia kargatua, artez, eta etsaiez alde guzietarik inguratua.

        Tentazione bat iragan deneko bertzea heldu da, eta lehenbiziko guduak oraiño dirauela haiñitz bertze ageertzen dire betan ustekaberik.

 

        4. Eta nola maita ahal dezakeguke bizitze bat hanbat behazunez bethea, hanbat atzekabeei, eta miseriei paratua.

        Nola ere deith ahal daiteke bizitzea, hanbat izurri, eta heriotzeren ithurburu pozoatua.

        Guztiarekiñ ere maite dute hañitzek, eta bizitze huntan bere atsegiñak bilhatzen dituzte, hañitz iende errenkuratzen dire mundua gezurtia, eta banoa dela, halere nekhez uzten dute, zeren gure pasioneak gure arimetan sobra baitire nausi.

        Hala badire munduan gauza batzuk hura maitarazten darokutenak, eta badire bertze batzuk higuiarazten darokutenak.

        Alde batetik haragiaren gutiziek, begietako atsegiñek, bizitzeko orguilleriak maitarazten darokute mundua, bertze aldetik nekheek penek, eta miseriek (zeiñak baitire bekhatuaren gaztigu iustuak) higuinarazten darokute.

 

        5. Baiñan helaz! munduaren amudioa garaitzen da haiñitzen arimetan, eta munduarekiñ iosiak direnek billatzen tuzte beroki sensuen atsegiñak.

        Zeren haiñek ezpaitute egundaiño ikhusi berthutearen edertasuna, ez gustatu Jainkozko gozotasunak eta atsegiñak.

        Baiñan mundua zin ziñez arbuiatzen dutenek, eta Jainko xoillarentzat erregela sainduen azpian bizi nahi dutenek ezagutzen tuzte ungi Jainkoak mundua uzten dutenei agintzen diotzaten gozoak, eta deskantsuak, eta ikhusten klarki, zertaraiño mundanoak enganatzen diren berak, eta zertaraiño, bertzeak enganatzen dituzten.

 

aurrekoa hurrengoa