www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXV. KAPITULUA

 

Gerotik gerorat berthutean aitzinatzera behar dugula lehiatu.

 

        Izan zaite erne eta arthos jainkoaren zerbitzuan, eta manera berezi batean Jainkoari konsekratua bzare, errozu maiz zure buruari: zer xedez ethorri naiz hunat? Zertako utzi duk mundua, Jainkoaren espiritual bat eramateko baizen?

        Zoaz beraz khar handiarekiñ aitziña, sinhetsirik nekheen saria lauster izanen duzula, eta orduan izanen zarela zure gaitz, eta beldur guzietarik kanpoan.

        Nekhe hek xumeak direlarik ere izanaraziko darotzute sosegu eternal bat, eta dohatsutasun infinitu bat.

        Zaren leial eta khartsu Jainkoaren zerbitzuan, eta Jainkoa leial izanen da eta liberal zure golardoan.

        Behar duzu izan esperanza handi bat ardiesteko duzula golardo hura, ordean halere ez diozozula zure buruari agiñ segurantza osorik beldurrez eror epheltasunerat edo orgilleriarat.

 

        2. Behiñ Jainkoaren zerbitzari bat khexatua hagitz, eta penatua beldurraren, eta esparantzaren artean, goan zen, tristeziaz betherik Eliza batetara, eta han aldaren baten aitziñean ahuspez emanik, gogoeta hau zarabillan bere baitan: oi banaki bederen iraunen dudala Jainkoaren zerbituan! eta berehala aditu zuen boz bat zeiñak bere barrenetik ertan baitizoen: eta bada gauza hori baziñaki zer egiñ nahi zinduke? Egizu orai orduan egiñ zinezakena, eta izanen duzu desiratzen duzun segurontza! Errespusta hortaz konsolatua guzia, eta borthiztua abandonatu zen osoki Jainkoaren borondatera, eta fazegatu ziren haren khexagune guziak.

        Handik harat etzen kurioz izatu iakitekotz zer gerthatu behar zitzaioen ethorkizunean, baiñan haren arta guziak izatuziren iakiteko zer zen Jainkoaren nahia, zer zen haren begietan hoberenik, eta perfetenik bere obra on guziak sainduki hasteko eta akhabatzeko.

 

        3. Duzun esparanza Jainkoa baithan, dio profetak, eta egizu ungia, egon zaite lurrean, eta haziko zare haren ontasunez.

        Gauza batek gibelatzen gaitu edo geldiarazten salbamenduko bidean; eta hura da han kausitzen diren gaiztasunen, eta han iasan behar diren guduen beldurra.

        Bertzenaz haiñak gehienean berthutean aitziñatzen dire, zeiñak animo gehiagorekiñ ensaiatzen baitire trabarik handiene, eta gure desira sainduak gehienik kontrestatzen dituztenen garaitzerat.

        Ezen zenbatenaz gizonak bere burua garaitzen, eta mortifikatzen baitu gehiago, hanbatenaz ardiesten du grazia, merezimendu, eta perfekzione gehiago.

 

        4. Baiñan guziek ez dute hanbat pasione mortifikatzeko, ez haiñ gudu handia egiñ behar bere buruen garaitzeko.

        Halere khar eta zelo gehiago duneak bide gehiago egiñen du berthutean pasione borthitzagoak izan arren ezen ez pendura onak dituelarik khar gutiago duenak.

        Bi moian dire guziz handiak gure eskasetarik libratzeko, lehenbizikoa da geure buruei bortxa egitea, gure bizio naturalei kontra egiteko, eta bertzea zinzinñez premiatzea gehienik behar ditugun berthuteen ardiesteko.

        Ensaia zaite beraz arthozki zure baithan garaitzerat bertzeen baithan gehien gaitzesten dituzun eskasak.

 

        5. Progotxa zaite gauza guziez zure aitzinamendukotz, eta lehia zaite imitatzerat ikhusten edo aditzen dituzun etsenplu on guziak.

        Nihork huts bat egiten badu zure aitziñean, goardia gehiagorekiñ beira zaite huts hartarik, edo zu ere hartara erori bazare altxa zaite ale hen bai lehen.

        Orhoit zaite zuk bertzeen gaiñean bezala, bertzeek ere zure gaiñean begia idekia daokatela.

        Oi ala on baita eta esti bizitzea presuna debot, eta khartsuekiñ, bere egiñ bideei iarraikiekiñ, eta bere bizitzean erregulatuekin!

        Kontrarat, ala triste eta doloragarri bait ikhustea iende desordenatuak, eta bere egiñ bidetarik batere konplitzen ez dutenak!

        Ala perilloz baita nork bere estatuko obligazioneak uztea, eta obligatu ez den egitekoei lotzea!

 

        6. Orhoit zaite bethiere zertarat deithua izatu zaren, eta maiz beha diozozu Jesu-Kristo gurutzefikatuaren imajinari.

        Zuretzat ahalkeria handi baten suieta behar da izan ikhustea zeiñ guti zure bizia harenaren iduriko errendatu duzun, Jainkoaren zerbitzuan.

        Arima Jainkotiar batek amudiorekiñ meditatzen duenean Jeus-Kristoren bizitze saindua, eta haren pasionea, kausitzen ditu han bere salbamenduaren egiteko progotxos dituen gauza guziak. Alferrik bilha lezake bertzetan Jesusen baitan kausitzen duen baiño zerbait hobeagorik.

        Oi baldiñ sartzen baliz Jesus gurutzefikatua gure bihotzean, ala lauster baikiñakike iakiñ berhar den guzia.

 

        7. Relijioneko presuna batek zeloz etakharrez bihotza bethea duenean, hartzen ditu gogo onez, eta berahala konplitzen egiten zaizkon manu guziak, baiñan ephelak, eta antsikabeak bere buruari erakhartzen dio atsekabea atsekabearen gaiñean, eta ez du halakoak alde guzietarik penarik, eta dolorerik baizen, zeren gabetua baita barneko konsolazioneez, eta debekatzen baitzaizko kanpokoak.

        Bere erregelatik urruntzen dena osoki galtzeko menean da.

        Aisian eta largotasunean bizi nahi duena onhiko gogoretan kausituko da; zeren eta gauza batean laxatzen denak ez baitu aurkhitzen bertze guzietan desgusturik, eta unhadurarik baizen.

 

        8. Nola egiten dute hanbat relijioneko presunek zeiñek bere erregela haiñ hersiki beiratzen dutela bizi baitire komentutan?

        Bakhan ilkhitzen dire, bakhartasunean daudez, pobreki iaten dute, harriko bestitzen dire, haiñitz nekatzen, guti mintzatzen, luzero beillatzen dute, goiz iaikitzen dire, berant etziten, othoitz luzeak egiten, haiñitz irakurtzen, eta bere buruak bere eginbide guzietan arthoski itxekitzen.

        Ikhusazu Xartrusen ordena, Zitozkoa, eta hanbat bertze fraide eta serora, zeiñak gau guziez iaikitzen baitire Jainkoaren laudorioen kantatzera.

        Laido handi bat liteke zuretzat laxo eta nagi izatea haiñ eginbide sainduan, hanbat arima on khar eta debozionerekiñ othoitzean daudezen denboran.

 

        9. Oi posible balitz bertze artahrik ez izatea munduan lekat gure bihotz guziaz Jainkoaren laudatzea! Ez balitz behar behiñ ere ez ian ez edan, ez lo egiñ: ahal bagintez bertze artharik gabe Jainkoaren eta gure arimaren alderakoez lekhora, orduan hagitzez dohatsuago bide gintezke orai garen baiño, gorputzeko behar guzien gatibu garen huntan baiño.

        Oxala bada gatibutasun huntarik aldebatera libratuak bagiñe, eta lan bakhartzat bagindu gure arimari bere bezka espirituala ematea, zeiña helaz! Gutitan dastatzen baitugu!

 

        10. Gizonak ardietsi duenean estatuhura zeiñetan ez baitu bilhatzen kreaturen konsolazionerik, orduan hasten da Jainkoaren ungi gustatzen, eta zer nahi den gertha dakioen bake handi batean dago haren arima.

        Orduan ez gauza handiek ez xumeek ez diote kausatzen bozkariorik edo tristeziarik, nola osoki ematen baitzaio Jainkoari, gauza guziak kausitzen ditu Jainkoa baitahn, zeiñarentzat ez baita deus ez galtzen, ez hiltzen, eta zeiña gauza guziek obeditzen baitute gibelamendurik batere gabe.

 

        11. Bethi orohit zaite zure fiña hurbiltzen dela egunetik egunerat, denbora galduak ez direla gehiago bihurtzen, eta artha eta griña handirekiñ baizen berthuteak ez direla ardiesten.

        Epheltzen hasten zaren pontutik, hasten zare gaizkitzen, baiñan zure berotasunean irauten baduzu, bake handi baten gozatuko zare, eta Jainkoaren graziak eta berthutearen amudioak estituko darozkitzute nekhe guziak.

        Arima khartsua eta arthosa prest dago gauza guzietako.

        Arimak pena gehiago hartzen du bizioei eta pasionei kontra egiten, ezen ez gorputzak nekherik handienen iasaten.

        Falta xumeei ez badiozute ihes egiten, roriko zare baratxe baratxe handienetarat.

        Nahi baduzu izan alegera arratsean, enplegazuzu progotxoski eguna.

        Egon zaite erne zure buruaren gaiñean, atzarazu zure burua; animazazu, mehatxazazu, eta bertzeez zer izanen bada ere, ez dezazula utz zure buruaren artha.

        Zenbatenaz zure buruari bortxa egiñen baitiozu, hanbatenaz goanen zare aitziña berthutean.

 

HALABIZ

 

aurrekoa hurrengoa