www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIX. KAPITULUA

 

Debozioneko pratikez.

 

        1. Relijioneko presuna prestu baten bizitzeak behar du izan berthute guziez berregindua, kanpotik ageriden bezalakoa barrenean izan dadintzat.

        Artha gutxiago behar du ere izan barrenaz ezenez kanpoaz, zeren Jainkoa baita gure bihotzeko mobimenduen lekhukoa eta juiea, eta hala haren aitziñean agertu behar baitugu Aingeruen errespetuarekiñ, eta garbitasunarekiñ.

        Horatarakotz egun oroz erreberritu behar ditugu gure deliberazione onak, eta bixtu behar dugu gure kharra, gure konbersionea egun hasi balitz bezala. Erran behar diogu Jainkoari: Jauna, lagun nazazu zure ungi zerbitzatzeko eman darotazun desira onean, eta indazu grazia egundik egin ditudan guziak ezdire deus.

 

        2. Berthutean gure aitziñatzea maiz gure deliberazioneen berotasunak egiten du, eta bide haiñitz egin nahi duenak animo handia behar du.

        Baldiñ deliberazionerik hoberenak hartzen dituena ere erortzen bada maiz, zer izanen da bada gutitan eta flakoki deliberatzen dutenez?

        Haiñitz manera suertez gerthatzen da gure laxatzea deliberazione onetan; eta Jainkozko eginbidetan egiten dugun hutsik xumeena ere hurren bethi gure kaltetan eta gutimendutan egiten da.

        Bizkitartean justuen deliberazione onak hobeki dire fundatuak Jainkoaren grazian, ezenez hekien zuhurtzian, eta zerbait egitekori lotzen zaiztenean, Jainkoa baithan emana dute bere esparanza guzia. Ezen gizonak deliberatzen du, eta Jainkoak disposatzen du; eta gizonak bere zorthea ez du bere eskuko.

 

        3. Gure ardurako debozioneak uzten baditugu noizik behiñ Jainkozko xedez, edo gure anaien progotxuagatik, huts hura errexki erremediatuko dugu, baiñan desgustuz edo laxotasunez uzten baditugu, huts handia izanen da, eta sentituko ditugu haren ondoreak.

        Jarraiki gagizkoten beraz ahal guziaz gure eginbideei, guziarekiñ sobra baitzen ez dugu huts egiñen haiñitz gauzetan.

        Halere on da bethiere zerbaiti lot gakizkon partikularrean, eta guziz har detzagun gure deliberazioneak perfekzioneko bidean kausitzen ditugun traben kontra. Orobat behar dugu izan artha gure barrenaz, nola gure kanpoaz, ezen biek egiten dute gure aitziñamendua.

 

        4. Instant guziez zure barrenean eziñ sar bazaitezke, sar zaite bederen denboratik denborara, eta gutienean egunean behiñ, goizean edo arratsean.

        Goizean arrimatzazu zure espirituan egunean behiñ egiñ behar ditutzun gauza guziak, eta etsamina zazu arratsean zer egin duzun, nolakoak izatu dire zure gogoetak, hitzak eta obrak, eta kausituko duzu menturaz huts haiñitz egiñ duzula Jainkoaren, eta lagun proximoaren kontra.

        Harzatzitzu armak soldau balent batek bezala deabruaren maleziaren kontra: ebak atzu jan edaneko sobrania guziak, eta errexkiago garaituko ditutzu haragiaren berze gutiziak.

        Ez zaudezela behiñ ere alferrik, aitzetik bethi othoitzean edi meditazionean, irakurtzen edo iskribatzen, edo balsakotz zerbait lanen egiten.

        Halere bada kanpoko praktikak eta gorputzeko obra debozionezkoak prudenziarekiñ hautatu behar dire, eze ez dire guziak on guzientzat.

 

        5. Guretzat partikularki hartu ditugunak, ez ditugu bertzen aitziñean egiñ behar, ezen segurago da hek gordeki egitea.

        Begirautzu halere izan etzaitezen laxo komuneko debozinetarat, eta sobra kharsu zure pratika hautetsietarat baiñan zure eginbideak arthoski eta osoki konplitu ondoan, balin baduzu gehiagoko denborarik, enplegazazu zure debozione partikularrak inspiratzen darozkitzun gauzen egiten.

        Guziek ezin dukete enplegatu bera, bara gauza batekotz da gai, eta bertzea bertzekotz. Eta on da ere denbora arabera debozione deiferentak hartzea, ezen batzuek hobeki dagozkote bestei, berzeak astelegunei.

        Batzuen beharra dugu tentazioneko denboran; eta berzeena bakean eta soseguan.

        Batzuek on ditugu triste garen denboran, eta bertze batzuek Jainkoa baithan boztuak garenean.

 

        6. Besta handitan erreberritu behar dugu gure debozionea, eta galdetu berotasun handirekiñ sainduen arartekotasuna: on da besta batetik berzera presta gaitezen orduan mundutik ilkhi behar bagindu bezala, eta goan eternitaterat, zeiñetan egiñen baitugu dohatsuen besta handia.

        Hala denbora sainduetan gure artha guzia behar da izan gure bizia gehiago saindutzea, eta gure egin bide guziak leialki konplitzea, gure nekheen saria, izateko menean bagiñe bezala.

 

        7. Eta baldiñ Jainkoak luzatzen badu oraiño gure golardoa, sinhets agun ez garela oraiño aski prest, eta ez garela digne haren gloriaren ikhusteko zeiña erakutsiko baitaroku berak ordenatu duen denboran; egitzigun beraz gure egiñ ahal guziak ungi prestaturik ilkhitzeko mundu huntarik.

        Dohatsu zerbitzaria (dio San Luc Ebanjelistak) jauna heldu denean atzarria edirenen duena, erraten darotzuet egia bere ontasun guzien gaiñean ezarriko duela.

 

aurrekoa hurrengoa