www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

LI. KAPITULUA

 

Gauza humilletan hari behar dela; handiagorik eziñ egiñ ditekenean, guziz agortasuneko denboran.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, eziñ bethi iraun dezakezu zure berotasunean, eta bethi eziñ zaudezke kontenplazioeko gradu gora batean, ezen naturaleza haiñ da gaixtua, eta flakatua, non baitezpada behar baituzu iausi beheragorat, eta ikhasi bortxaz bederen bizitze huntako lazerien iasaten.

        Izanen ditutzu bethi haiñitz khirats, eta barneko pena pairatzeko, gorputz hilkor batean bizi zareiño.

        Behar duzu beraz haragian zareiño maiz auhendatu haragiaren karga pisua zeiñak gibelatzen baitzaitu bizitze espiritualari zure burua osoki ematetik, eta Jainkozko gauzen kontenplatzetik.

 

        2. Orduan egiñ dezakezun hoberena da zure unhaduraren arintzea kanpoko zerbait obra humillez ene baithan zure esparantza ematea eta ene begira egotea; zure agortasuna eta zure desterrua pazienziarekiñ iasatea, zure ganat bihur nadiñ arteraiño zure konsolatzerat, eta zure pena guzietarik libratzerat.

        Ezen ahantziriko darozkizut zure nekhe guziak, eta gozaraziko zaitut barreneko bakeaz.

        Idekiko darotzut ene eskrituren atsegiñezko baratzea, zure bihotza bozkarioak zabalduko du, eta abiatuko zure lausterka ene manamenduen bidean.

        Orduan ezagutuko duzu bizitze huntako sofrikaioak eztirela deus, bertzekotz zuretzat dagoen loriaren aldean.

 

aurrekoa hurrengoa