www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XV. KAPITULUA

 

Eztugula nahi behar Jainkoak nahi duenik baizen.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea huna aldi guzian itxeki behar duzun solasa. Jauna, hauxe egiñ bedi baldiñ zure nahiaren arabera bada. Jauna, gauza hau zure loriarakotz balin bada gertha bedi zure izen sainduaren ohoretan.

        Jauna ikhusten baduzu nik nahi dudana on dela ene arimakotz, eta progotxos ene salbamendukotz arren egidazu balia nadiñ zure ohoretan.

        Baiñan ezagutzen baduzu kaltiar nukela, khen diezadazu othoi gutizia hura.

        Ezen eztire espiritu sainduaganik heldu gutizia guziak, ez eta on eta probetxos diruditenak ere.

        Gaitz ere da xuxenki iakitea ea gure desirak heldu diren espiritu onaganik, ala gaixtoaganik, ala eztiren heldu gure espiritu propialetik.

        Hañitz presuna azkenerat enganatuak gerthatu dire, zeiñek baitziduriten hastean espiritu onaz gidatuak zirela.

 

        2. Hala beraz gogorat heldu zaizkigun gauzetarik eztugu behar deus desiratu edo galdetu humiltasunekiñ, eta Jainkoaren beldurtasunekiñ baizen: eta beregaiñki orduan behar tugu utzi guziak Jainkoaren nahirat, eta eran behar diogu errespetu handirekiñ:.

        Jauna zuk dakizu zer den hobe: egiñ bedi hau edo hori zure nahi sainduaren arabera.

        Indazu plazer duzuna, plazer duzun maneran, eta plazer duzun denboran.

        Egizu nitaz behar dela dakizuna: zuk nahien duzuna, eta zure loriarentzat hoberen dena.

        Eman nazazu nahi duzun lekhuan, eta gauza guzietan konpli bedi ene baithan zure borondatea.

        Zure eskuan naiz, jira nazazu, eta erabill plazer duzun bezala.

        Bai Jauna huna non naizen zure zerbitzaria prest gauza guzietarat, ezen eztut enetzat bizi nahi; baiñan bai zuretzat; oxala egiñ baneza digneki eta perfetki.

 

OTHOITZA

        3. O Jesus guziz ona, eta mansoa, egizu arren zure grazia bethi enekiñ izan dadiñ, enekiñ trabailla dadiñ, eta fiñeraiño bethi enekiñ egon dadiñ.

        Desiraraz diezadazu bethi gehienik zure gogara dena zure borondatea den bethi enea; enea iarraik bekio bethiere zureari, eta enea bethi iunta bedi zurearekiñ.

        Nahi izatea, eta ez nahi izatea diren osoki zure baithan, eta ene baithan halako fazoiñez non ezpaituket ahalik nahi izateko zuk nahi eztuzuna, edo ez nahi izateko zuk nahi eztuzuna.

 

        4. Arren egizu naizen hilla munduko gauza guzientzat, eta dudan lakhet munduaz ahantzia, eta arbuiatua izatea zure amoreagatik.

        Egizu arren zure baithan kausi dezadan neure sosegua, eta ene bihotzak gauza guzietan baiño hobeki zure baithan kausi dezan bere bakea, eta bozkarioa.

        Zu zare egiazki bihotzeko bakea: zu bakharrik zare gure arimako sosegua.

        Zutaz kanpoan ezta penarik, eta kexadurarik baizen.

        Beraz ene loa, eta pausua hartuko dut bake soberano hartan, zeiña baitzare zu zeroni, o ene Jainkoa ene ontasun guziz handia, eta eternala, halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa