www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

VIII. KAPITULUA

 

Jesusen amudioa dela on guzien ethorkia

 

        1. Jesus bihotz batean denean han dire on guziak, errex zaizko gauza guziak; baiñan handik urrun denean, gauza guziak zaizko gogor eta gaitz.

        Jesus arima bati mintzo etzaioenean deusek eztu konsolatzen; baiñan Jesus mintzo denean hitz bat baizen ez erranik ere konsolazionez bethetzen da.

        Maria Madalena laster altxatutzen nigarrez kagoen lekhutik; Marthak erran zioenean: Hemen da Iauna, zure galdez dago.

        Dohatsu orena zeiñetan Jesusek deitzen baikaitu nigarretarik bozkariorat.

        Ala gure bihotza agor baita, eta gogor Jesus gabe! Oi zeiñ eroa, eta banoa zaren Jesusez kanpoan deus billhatzen baduzu! Munduko tresor guzien galtzea ezta deus orduan egiñ ziñezaken kaltearen aldean.

 

        2. Hortaz zer probetxu ekhar diezazuke mundu guziak ere Jesus gabe?

        Jesus gabe bizitzea ifernua da, harekiñ bizitzea parabisua.

        Jesus zurekiñ bada, eziñ nihork kalterik egiñ diezazuke.

        Jesus kausitzen duenak kausitzen du tresor bat, edo hobeki, ontasun guzien gaiñeko ontasun bat.

        Hura galtzen duenak galtzen du gehiago aberatstasun guziak baiño, eta mundu guzia baiño ere.

        Jesus gabe bizitzea, azkeneko lazeria, Jesusekin bizitzea aberatstasunik handiena.

        Sekreturik handiena da beraz Jesusekin bizitzen iakitea, eta prudenzia soberanoa nork bere bihotzean hura idukitzea.

        Zaren humill eta baketiar, eta Jesus gurekin izanen da.,

        Zaren debot eta manso, eta Jesus zure baitan idukiko duzu.

        Orduan ihesi egorriko duzu, eta segurki galduko duzu, munduko gauzetara beheratzen bazare. Eta ihesi badoatzu, norenganat goanen zare? Galtzen baduzu, non kausituko duzu adiskide leial bat?

        Ez bada posible adiskide gabe bizitzea, Jesus ez denean zure adiskide izanen, ala zu triste eta larri egonen baitzare.

        Erhoki beraz zure esparantza eta bozkarioa ematen duzu hartaz bertzetan.

        Hobeago ziñduke mundu guziaz higuindua izan ezen ez gaitzez egon Jesusekin.

        Den beraz Jesus zure adiskideen artean guziz hautetsia eta onhetsia.

 

        4. Maita zatzu bertze guziak Jesusengatik, eta Jesus beregatik.

        Hark bakharrik behar du izan bereziki maitatua, hura bakharrik hobeago, maitagarriago eta leialago baita bertze adiskide guziak elkharrekiñ baiño.

        Maita zatzu haren baitan zure adiskideak, eta harengatik zure etsaiak, eta egiozu othoiz batzuentzat eta bertzeentzat, demoten grazia haren ezagutzeko eta maitatzeko.

        Eztuzu nahi behar bakharrik maitatua edo laudatua izan: hori etzaio zor Jainkoari baizen, zeiñak ez baitu nihor bere parerik edo idurikorik.

        Ez duzu nihoren bihotzean eta amudioan buruperik, eta ez diozozula eman halaber zurean nihori; Jesus xoillaren amudioak behar ditu bethe bihotz guziak.

 

        5. Begira zazu zure arima garbi eta libro kreaturen traba guzietarik.

        Billhuzi behar duzu guzietarik, eta bihotza garbi eman behar diozu Jainkoari, nahi baduzu harekiñ iuntatu, eta Iauna zeiñ gozoa den gustatu.

        Egia da billhuztasuneko estatu hortara ez zare helduko, graziak ez badu zure bihotza behindik behiñ atzartzen, eta gero thiratzen eta alxatzen; munduko lothura guzietarik libraturik Jainko xoillarekiñ iunta zaitezentzat.

        Ezen graziak borthizten gaituenean, gauza guzietako gai eginen gare; baiñan uzten gaituenean, erortzen gare gabetasunerat eta flakeziarat, eta gaudez paratuak pena eta gaztigu suerte guzietarat.

        Hargatik ez zaizu bihotza erori behar, edo esparantzaz gabetu; baiñan bakezki Jainkoaren borondateari behar gaizko sumetitu, eta gerthatzen zaizkigun gaiz guziak Jesu-Kristoren loriagatik pairatu, ezen uda heldu da neguaren ondoan, eguna badarraio gabari, edo denbora ederra tenpestari.

 

aurrekoa hurrengoa