www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV. KAPITULUA

 

Ez errexki sinhets bertzees erraten den gaizkia. Ez gaizki iuia edo mintza berzees. Balia prudenziaz.

 

        1. Ez dire sinhetsi behar erraten zaizkigun, edo gogorat heldu zaizkigun guziak; baiñan gauzak pisatu behar dire Jainkoaren arabera astiroki eta goardia handirekiñ.

        Helaz! gure flakotasuna haiñ handia da, non gogotikago bertzeez siñhesten eta erraten baitugu gaizkia, ezen ez ungia.

        Baiñan perfetek ezdute arinki edozein presuna siñhesten: ezagutzen dute zeiñ herbal, zeiñ erorkor den gizona, eta zeiñ errexki mintzatzen den gaizki bere lagun proximoaz.

 

        2. Prudenzia handia da egitekotan ez lasterregi goatea, eta gure ustean edo siñhestean ez hisituki gogortzea.

        Prudenziari dagoko halaber erran guzien ez siñhestea, eta aditu eta siñhetsi guzien ez erratea.

        Hartzazu bethi ere konseillu gizon zuhur eta prestu batenganik, eta zeure argiak baiño harenak gehiago preza zatzu.

        Bizitze onak egiten du nihor Jainkoaren arabera zuhur, eta hañitz gauzen ezagutza ematen dio berari frogarazirik.

        Zenbatenaz baita nihor humillago, zenbatenaz haren baitan Jainkoak kausitzen baitu kontresta gutiago hanbatenaz du haiñak zuhurtzia eta sosegu gehiago.

 

aurrekoa hurrengoa