www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

II. KAPITULUA

 

Guk konek eziu deus dagi1 uetela bere esparantza Jainkoa baitan emana duenaren kontra.

 

        1. Etzaitezela penetan eman nor den zure alde edo zure kontra; baiñan duzun artha solamente Jainkoa den zurekiñ egiten ditutzun gauza guzietan. Duzun bethiere konzienzia garbi, eta Jainkoak defendatuko zaitu guzien kontra. Ezen gizonen maleziak eziñ egiñ diozoke bidegaberik Jainkoak lagundu nahi duenari.

        Baldiñ badakizu ixillik sofritzen, frogatuko duzu falta gabe Jainkoaren laguntza. Hark daki ungi zeiñ diren zure laguntzeko mugarik, era rnanerarik hoberenak; hala emazu zure burua haren eskuetarat. Hark daki zure laguntzen, eta zure atheratzen zure nahasdura guzietarik. On da rnaiz gure humiltasuna beiratzeko eta handitzeko, bertzek iakiñ detzaten gure eskasak, eta hekien gatik rnehatxa gaitzaten.

 

        2. Nihork bere hutsa aithortzen duenean, eta hartaz humiliatzen denean, errexki fazegatzen ditu, eta kontentatzen bere mehatxatzailleak. Jainkoak humilla begiratzen du eta defendatzen; maitatzen du, konsolatzen du, harenganat ethortzen da, bethetzen du bere graziez, eta beheramendu handi baten ondoan altxatzen du azkenean loriarik gorenera.

        Jainkoak humillari agertzen diotza bere sekretuak, deitzen du eta erakhartzen emeki bereganat. Zer nahi ahalkeria izan dezan humillak, bakean da hargatik, zeren bere sosegua ematen baitu Jainkoa baitan, eta ez gizonen baitan. Eztuzu uste behar perfekzionean aitziñatu zarela, ez badaukazu siñhetsia guzietako xumeena zu zarela.

 

aurrekoa hurrengoa