www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XII. KAPITULUA

 

Pairakor izan behar dela gaitzetan, eta arbuiatu behar direla atsegiñak.

 

ARIMAK

        1. Ene Jauna, eta ene Jainkoa, ikhusten dut pazienziaren behar handian naizela: ezen bizitze hau bethea da hañitz atsekabez.

        Zer nahi egiñ dezadan bakean bizitzeko eziñ naiteke gudu eta pena gabe.

 

JESU-KRISTOK

        2. Egia da, ene semea; baiñan eztut nahi billa dezazun bake bat tentazione, eta ondiko gabekoa.

        Aitzitik nahi dut zure bakea eman dezazun zure indarra, eta pazienzia frogatzen duten atsekabetan.

        Erraten badarotazu eziñ hanbat paira dezakezula; nola bada pairatuko duzu purgatorioko sua?

        Bi gaitzetarik bethi xumeena hautatu behar da.

        Hala nahi duzu ez erori sekulako supliziotarat? iasan zatzu pazienki oraiko gaitzak Jainkoaren amoreagatik.

        Uste duzu munduko presunek eztutela deus sofritzen?

        Eztuzu hori kausituko munduko dohatsuenetan ere.

 

        3. Erranen duzu baituztela hek hañitz atsegiñ, bere nahiaren egiten hari direla, hala bere penak arintzen zaizkotela.

 

        4. Baiñan emagun hala dela, eta gauza guziak bere gogara dituztela; horiek guziek zenbat iraunen dute?

        Munduko handi hek guziak iraganen dire khea bezala, hekien atsegiñen orhoitzapenik ere gelditzen eztela.

        Eta mundu huntan bizi direiño ere eztire atsegiñ hetaz gozatzen khirats, beldur, eta deskustu gabe. Eta maiz zerk ere egiñ baitu hekien bozkariorik handiena hark kausatzen ere du hekien dolorerik miñena.

        Eta iustu da ene nahiaren kontra atsegiñak bilhatu dituztenek, ez detzaten dasta laido eta behazun gabe.

        Oi ala atsegiñ hek guziak laburrak baitire, falsoak, desordenatuak, eta ahalkagarriak.

        Baiñan gizonek eztute hori ikhusten munduak itsutu, eta horditu dituenean, aitzitik iduri bestia adimendu gabekoak bere arima ematen dute heriotzeko hirriskuan memen batez iragaten den atsegiñagatik.

        Zu beraz ene semea etzabiltzala zure pasioneen ondotik, ukho egiozute zure gutizia desordenatuei.

        Emazu iauna baithan zure bozkarioa, eta zure bihotzeko galdeak, eta desirak konplituko darozkitzu.

 

        5. Nahi baduzu betheki gozatu egiazko bozkarioez eta konsolazioneez, mundua mezprezaturik, eta atsegiñei ukho egiñik aurkhituko duzu ene benedikzioneen eta faboreen gaindidura.

        Zenbatenaz gehiago hastanduko baitzare munduko konsolazioneetarik; hanbatenaz aurkhituko duzu deskansu gehiago Jainkozko konsolazionetan.

        Egia da eztuzu hartarat ardietsiko pena gabe, nekhe, eta gudu gabe.

        Zure haztura gaixtoak traba egiñen darotzu; baiñan hobeago batez garaituko duzu.

        Haragia altxatuko da zure kontra, baiñan zure espirituaren kharrak heziko du.

        Fiñean suge zaharrak armatuko ditu zure kontra bere malezia, eta indar guziak; baiñan othoitzak ihesi egorriko du, eta gero zenbait lan on eta progotxosek zarratuko diote zure bihotzeko athea.

 

aurrekoa hurrengoa