www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI. KAPITULUA

 

Nola beharden ardietsi bihotzeko bakea, eta aiziña goan berthutearen bidean. hezi behar direla bizioak, eta gutizia desordenatuak.

 

        1. Bake handi bat ginduke, nahi ezbagindu sarthu bertzek erraten, edo egiten dutenetan, eta guk kontu eman behar ezdugun gauzetan.

        Nola dagoke luzero bakean, bertzeren egitekoez behar gabeko arthak hartzen dituena, kanporat espiritua barraiatzen duena, eta bere baitan guti sartzen denan?

        Dohatsu sinpletasun saindu batean bizi direnak, ezen hek gozatuko dire bake handi batez.

 

        2. Zergatik saindu batzuk hanbat bethute ardietsi dute, eta haiñ gora kontenplazionean altxatu dire?

        Zeren bere bihotzetik khendu baitute aldebaterat lurreko gauzen amudioa, eta bide hortaz ardietsi baitute bere espirituko libertate osoa, eta lothu baitzaizko Jainkoari bere bihotzeko indar guziez.

        Baiñan guri sobra lan ematen daroku gutizia desordenatuen kontentatzeak, eta artha sobra hartzen dugu gauza iragankorrez.

        Gutitan garaitzen ere dugu bizio bat osoki, ezdugu kharrik berthutean aitziña goateko; hala bethi ephel eta bethi laxo gelditzen gare.

 

        3. Gu bagine gure alderakotz osoki hillak, eta munduko amarraduretatik libratuak, Jainkozko gauzei goztu hargiñozokete, eta kontenplazionearen gozotik zerbait froga giñezake.

        Gehienik gu trabatzen gaituena da, gure bizioak, eta gutizia gaixtoak oraiño biziak baitire, eta hastantzen baikare sainduek bere exenpluez erakutxi darokuten bidetik.

        Zerbait atsekabe xume gerthatzen zaizunean ere, gogoa hiltzen zaizu berehala, eta abiatzen gare munduko konsolamenduen bilha.

 

        4. Guk bagindu bihotzik asko guduan fermu egoteko, izan giñezake faltagabe laguntza handi bat zerutik.

        Ezen Jainkoa bethi dago gogotik laguntzerat haren alde guduan hari direnak, eta haren grazian bere esperantza dutenak; eta hare berak soraratzten ere darozkigu paradak guri khoroen mereziatzeko.

        Relijioneko perfekzionea, eta berthuteko aitziñomendua xoillki ematen badugu kanpoko gauza batzuen xirrikitu konplitzean, gure debozioneaz ez du hañitz iraunen.

        Baiñan goazen gaitzaren erroraiño; hezatzigun gure bihotzeko mobimendu desordenatuak, eta gozatuko gare arimako bakeaz.

 

        5. Urthe guziez bizio bat atheratzen bagindu, eta khentzen bihotzetik, laster ardiets giñezake berthutearen, perfekzionea.

        Baiñan urrun gare handik: Aitzitik frogatzen dugu maiz konbertitu berrian berthute gehiago ginduela, handik hañitz urtheren buruan baiño.

        Egun oroz saindutasunean behar ginduke berretu, eta orai hañitz daritzagu lehenbiziko kharraren ez osoki galzea.

        Hastean geure buruei bortxa pixka bat egiten bagiñote, handik haratko guziak errexki eta bozkariorekiñ agiñ giñetzake.

 

        6. Gaitz da usanza gaixtoen uztea; baiñan gaitzago da oraiño nork bere nahiari ukho egitea.

        Ordean gauzarik, xumeenetan ez baduzu zeure burua garaitzen, nola bada, garaituko duzu handienetan?

        Hastetik kontresta egiozu zure bihotzeko iaidurari, eta pendura gaixtoari, etzazula entzun zure hazdurak erraten darozuna: beldurrez egunetik egunera gaiztasunak handi daitezen, eta egiñ dakizun eziñ garaituzko traba.

        Zuk baziñaki zer bake zinduke zerorrek, eta zer bozkario bertzeek, zure egiñbidean arabera arabera bizi baziñe, artha gehiago zinduke bertutean aitziña goateko.

 

aurrekoa hurrengoa