www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI. KAPITULUA

 

Konzienzia onaren bakeaz.

 

        1. Presuna prestuaren loria egiten du haren konzienziaren lekhukotasunak. Duzun bihotza garbi, eta bethi izanen zare bozkarioan.

        Konzienzia onak pairatzen du hañiz, eta bethi boz dago sofrikarien erdian ere.

        Konzienzia gaixtoa bethi da izialduran eta altaramenduan.

        Sosegu ezti batez gokatuko zare, zure bihotzak deusez akusatzen ez bazaitu.

        Ez zaitezela deusez ere boz ungi egiñaz baizen.

        Bekhatoreak eztu egiazko bozkariorik, ez barreneko sosegurik, zeren Jainkoaren beraren errana baita: Gaixtagiñentzat eztela bakerik.

        Erranen dute menturaz: Deskansuan gare, ezta gure gaiñera gaitzik eroriko, eta nor atrebi ere leiteke guri gaizki egitera? Baiñan ez detzakula siñhetz, ezen Jainkoaren kolera betan altxatuko da hekien kontra; ez estatuko ditu hekien obrak, eta hekaiekiñ batean suntzituko dire hekien gogoeta guziak.

 

        2. Ezta gaitz Jainkoa maite duen arima batentzat atsekabetan loriatzea, ezen hori da nihork bere loria Jesusen gurutzean ematea.

        Gizonek elkharri ematen eta hartzen dioten loria berehala iragaten da, eta loria hari bethi darraio tristezia.

        Prestuen loria hekien bihotz barrenetan dago, eta ez gizonen ahoetan.

        Nola iustuen bozkarioa Jainkoaganik heldu baita, Jainkoa baitan da guzia, eta da egian fundatua.

        Loria egiazkoa eta eternala billhatzen duena ezta kasu hari mundu huntakoaz, eta munduko loria arbuiatu behar bidean, billhatzen duenak erakuxten du zeruko loria eternalaz eztuela axolarik.

        Bihotzeko bakea handia du haiñak, zeiñak ez baitu ansiarik ez munduko laudorioez ez afrontuez.

 

        3. Konzienzia garbia errexki da kontent eta soseguan.

        Hortaz gizonen laudorioek etzaituzte sainduago egiten, eta halaber etzaituzte gaixtoagotzen iendeek zutaz erraten dituzten gaizgiek.

        Hek guziengatik zarena zare; eta gizonen erranek etzaituzte egiten Jainkoaren ezagutzan zarenaz bertze bat.

        Ikhusazu beraz zer zaren zure barrenean, eta kontu guti egiñen duzu zer iendeek dioten zutaz.

        Gizonek kanpoa dakusate, eta Jainkoak bihotza. Gizonak ikhusten ditu akzioneak, eta Jainkoak pisatzen xedeak eta intenzioneak.

        Bethi ungi haritzea, eta bere burua guti prezatzea, da arima humillaren seiñalea.

        Kreaturenganikako konsolamendu guzien usteak markatzen du arima bat hagitz garbia, eta bere esparantza guzia Jainkoa baitan duena.

 

        4. Gizonen estimuaren den gutiena ere billha eztabillanak erakuxten du Jainkoari

oseki eman zaioela.

        Ezen Iondoni Paulok dioen bezala: Laudagarri eta estimagarri da ez bere burua laudatzen duena, baiñan Jainkoak laudatzen duena.

        Gizon barrenkoiaren estatu perfeta da, bere barrenean Jainkoari iarraikitzea, eta kanpoko gutizietarik eta afekzioneetarik libro izatea.

 

aurrekoa hurrengoa