www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. KAPITULUA

 

Jainkoaren grazientzat behar den esker eta ezagutzaz.

 

        1. Zertako zabiltza pausu billha nekhekotz sorthua zarenaz gerotik; prepara zaite gehiago pazientziarat ezen ez konsolazionerat, atsekaberat hobeki ezen ez bozkariorat.

        Nor da munduan presuna bozkario eta konsolazione espiritualak gogotik gusta ez detzakena, bethi hetaz goza ahal baledi? Ezen gozoago dire konsolazione hek haragiaren plazer, eta munduko atsegiñ guziak baiño.

        Ezen haragiaren atsegiñak edo dire banoak, edo laidotsuak; baiñan espirituaren plazerak ederrak dire eta garbiak, zeren berthutetarik sortzen baitire, eta Jainkoak itzartzen baititu arima garbietarat. Baiñan eziñ nihor goza daiteke nahi bezanbat Jainkozko konsolazione hetaz, zeren tentazionearekiñ ditugun tregoak hagitz baitire laburrak.

 

        2. Konsolazione espiritual hekiñtzat traba handiak dire gure burua baitan dugun fidanzia sobraniozkoa eta gure arimaren libertate falsoa.

        Jainkoak ungi egiten daroku bere graziaz konsolatzen gaituenean, baiñan guk ungi hura ganbiatzen dugu gaizkira, gure eskerren bidez guzia hari berari bihurtzen ez diogunean, eta horrengatik ez dire heldu gureganat graziaren dohaiñ hek, zeren eskergabeak baikare hekien emaillearen alderat, eta ez baiditugu iganaratzitzen bere ithurbururat aithor humill baten medioz.

        Ezen grazia errezibituen ezagutzak erakhartzen ditu gureganat grazia berriak: eta Jainkoak supherbioari khentzen dioena, ematen dio humillari.

 

        3. Ez diezadazula eman, o ene Jainkoa, konsolazionerik ene bekhatuen urrikiaz gabe nazakenik, ez eta kontenplazionerik orgilleriara altxa nakakenik.

        Ezen gora guziaz ez dire saindu, ezti diren guziak ez dire on, desiratzen den guzia ez da garbi, eta gizonaren gogora den guzia ez da zure gogora.

        Baiñan indazu, Iauna, grazia bat humillago eta arkarriago egiñen nauena, eta neure buruari ukho egitera ekharriko nauena.

        Jainkoak bere grazia batean emanez bertzean khenduz presuna bat argitu duenean, eziñ atrebituko da siñhestera deus onik bereganik baduela; baiñan aithortuko du haiñak gauza guziez dela pobrea eta billhuzia.

        Emozu Jainkoari Jainkoarena dena, eta guretzat, ez zakula har zurerik baizen; Erran nahi da, emotzu eskerrak Jainkoari harenganik ditutzun graziez, eta aithorazu ez duzula zureganik bekhatua baizen, eta hala ez duzula merezi hari zor zaioen pena baizen.

 

        4. Eman zaite bethi lekhurik beherenean, eta altxatuko zaituzte gorenerat; lehenbiziko herrunka azkenekoa hautatzen duenarena da.

        Saindu Jainkoaren begietan handienak dire bere begietan xumeenak, zenbatenaz distiantago, hanbatenaz humillago.

        Ezen nola baitire zeruko egiaz eta loriaz betheak, ez dire kasu harri munduko ohore banoez: Jainkoa baitan finkatuak eta borthitstuak ez ditu higitzen orgilleriak; eta nola Jainkoari egortzen baitiotzate harenganik izatu dituzten on guziak, ez dute nahi batzuek bertzeenganik loriarik, eta ez dute desiratzen Jainkoaganik heldu dena baizen.

        Hek gauza guzien gaiñetik desiratzen dutena da Jainkoa den laudatua bere baitan, eta bere sainduetan, eta hori da hekien akzione guzien xedea.

 

        5. Duzun beraz ezagutza handi bat graziarik xumeenez, eta merezituko ditutzu handienak. Jainkoaganik heldu zaitzun dohaiñik xumeena estima zazu hañitz, eta gizonei txar iduritzen aiena den preziatu zure begietan.

        Emaillearen handitasunak errendatzen badu balioz dohaiña, Jainkoaren dohaiñik eziñ daiteke txarrik edo xumerik; ezen guziz handi denak eziñ deus xumerik eman dezake.

        Harenganik heldu zaizkigun gaztiguak eta zigorradak ere on behar zaizkigu, ezen deus ez zaizu gerthatzen non ez duen hark gure salbamenduagatik permetitzen.

        Beraz Jainkoaren grazia konserbatu nahi duenak esker, eta ezagutza behar du hura ematen zaionean, eta pazienzia khentzen zaionean, behar du egiñ othoitz haren ardietsteko, eta behar du izan humill, eta goardiakor haren konserbatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa