www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

V. KAPITULUA

 

Aldareko sakramendu sainduaren exzelenziaz, eta apheztasunari daokan garbitasunaz.

 

JESU-KRISTOK

        1. Bazindu ere aingeruen garbitaruna, eta Iondoni Iauni Batistaren saindutasuna, halere, etzintezke gai, eta digne sakramendu handi horren ofrendatzeko, edo errezibitzeko.

        Ezen zer nahi den merezimendu duken gizonak eztu behiñ ere aski ene gorphutzaren konsekratzeko, eta aingeruen ogia berak iateko, edo bertzeei partitzeko.

        Misterio handia! dignitate ikharagarria! zeiñak ematen baitiote aphezei podore bat aingeruei eman etzaiotena.

        Ezen xoillki aphez Elizaz lejitimoki ordenatuei eman zaie podorea misterio saindu hunen zelebratzeko, eta ene gorphutzaren konsekratzeko.

        Egia da aphezak sakramendu huntan Jainkoaren ministre, eta instrumen dire, haren izenean hari dire, haren hitzez baliatzen dire, eta hark manatzen diotena egiten dute; baiñan sakramendu haren egille nausia, eta buruzagia Jainkoa bera da.

        Hark obratzen du estaliki, zeren baitu podore nahi duen guziaren egiteko, eta gauza guziak prest baitaudez haren obeditzerat.

 

        2. Beraz sakramendu handi huntan hobeki behar dugu siñhetsi Jainko bothere guzia duena ezen ez gure sensuak, eta gauzen kanpoko iduripenak.

        Hala errespeturekiñ, eta ikhararekiñ behar duzu bethi ere hurbildu misterio handi hortarat.

        Ikhusazu zer zaren, eta zer ministerio, edo kargu eman zaitzun Ipizpikuak gure gaiñean eskuak pausatu dituenean.

        Egiñ zare aphez, eta sakratu zare misterio handi horren zelebratzeko.

        Duzun beraz artha behar denean Jainkoari sakrifizioaren ofrendatzeko leialtasun, eta debozione handi batekiñ; eta bizitzeko bethi ere zutaz erratekorik izanen ezten maneran.

        Aphez egiñ zarenean etzaizkitzu obligazioneak gutitu, aitzitik hartu ditutzu egiñbide berriak obligazione berriak sainduki bizitzeko, eta persekuzione handiago baten ardietsteko.

        Aphezak berthute guziez beregindua behar du izan, eta eman behar diote guziei bizitze onaren exenplua.

        Berezia behar du izan poblutik, eta eztu bizi behar gizon komunek bezala; bizi behar du aingeruak zeruan, eta presuna perfetak lurrean bizi diren bezala.

 

        3. Aphez batek iaunzkura sakratuez beztitua denean Jesu-Kristoren lekhua daoka, bere othoitza humilki Jainkoari ofrendatzeko, beretzat, eta populu guziarentzat.

        Bere kasolaren gaiñean markatua darabilla nahiz aitziñean, nahiz gibelean salbatzaillearen gurutzea, bethi erreberritzeko haren pasionearen orhoitzapena.

        Ekhartzen du aitziñean Jesu-Kristoren exenpluak behiñ ere bixtatik ez galtzeko, eta hei zelorekiñ iarraikitzeko.

        Ekhartzen du gibelean bertzeenganik heldu zaizkon gaitzak eztiki, eta pazienki iasateko.

        Aitziñean dakharke bere bekhatuez nigar egiñ dezantzat; eta gibelean bertzeren hobenak ere auhenda detzantzat era iakiñ detzantzat ararteko bezala dela Jainkoaren, eta bekhatoreen artean.

        Hargatik bethi behar diotza ofrendatu bere othoitzak, eta sakrifizioak Jainkoari ardiets dezakeen arteraiño hekientzat galdetzen duen grazia, eta miserikordia.

        Fiñean aphezak sakrifizioa zelebratzen duenean ohoratzen du Jainkoa, bozten aingeruak, poblu giristiñoari ematen sentimendu onak, laguntzen ditu biziak, ematen hillak soseguan, eta bere burua ontasun hetan guzietan partale egiten du.

 

aurrekoa hurrengoa