www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

III. KAPITULUA

 

Jainkoaren enzutea, nork bere buruaren ezagutzea eta garazitzea dela egiazko doktrina, eta ikhasi behar den zuhurtzia.

 

        1. Dohatsu egia, den bezala, ber baitan ezagutzen duena, eta ez figura edo hitz klartarsunik utzi gabe iragaten direnez.

        Gure usteak opinioneak enganatzen gaitu maiz, eta gure espirituko bixta xoill da laburra eta flakoa.

        Zer probetxu da haiñ zorrozki arrazoiñatzea gauza ilhunez eta estaliez, zeiñen ez iakitea ezbaitzaitzu bekhatutzat kondatuko Jainkoaren iuiamenduan?

        Erhokeria handia da gauza baliosak eta iakin beharrak utzirik, probetxu gabekoen eta kaltiarren ondoan ibiltzea, hori da begiak izatea, eta hetaz ez baliatzea.

 

        2. Zertako ditugu filosofoen ihardukitze banoak, eta hekien kuestione deusetako on ez direnak?

        Berbo eternala irakhatsaille duenak ez du horlako gauza alfer eta funs gabekoez espiritua trabatzen.

        Gauza guziak berboak egin ditu: hartaz mintzo zaizkigu gauza guziak. Hura da gure lehenbiziko prinzipioa, eta hura bera mintzo zaizu.

        Hark ez bagaitu argitzen ezin deus ikhas dezakegu, ezin deusez ungi iuia dezakegu.

        Jainkoa xoilla gauza guzien orde duenak, gauza guziak Jainko xoillaganat dakharzkenak, guziak haren baitan ikhusten dituenak, kausitzen du bere bihotzeko deskansua eta bere bakea Jainkoa baitan.

        O ene Jainkoa, egia eternala eta soberanoa, zurekin bat egiñ nazazu bethi iraunen duen amudioaz.

        Hañitzetan unhatzen naiz hambat aditzeaz eta irakurtzeaz: zure baitan da ene gutizia guzien konpligarria.

        Ixill beitez dotor guziak, ixill beitez kreatura guziak gure aitziñean: zu xoillki mintza zakizkit.

 

        3. Zenbatenaz baita nihor gauza guzietarik apartatuago, bre baitarat bilduago, bere barrenean sarthuago, hanbatenaz errexkiago ezagutzen ditu misteriorik gorenak: zeren egiazko argiak heldu baitzaiko zerutik.

        Arima garbia, sinplea, xuxena, eta bere deliberazione onei fermuki datxakoena, begiratzen da ber baitarik sobera ilkhitzetik eta hañitz egitekotan ber burua barraiatzetik: zeren ez baitu gogoan Jainkoaren loria baizen, ber burua deusetan ere bilhatu gabe.

        Deusek ez darotzu hambat pena ematen eta hanbat traba, nola zure bihotzeko gutizia desordenatuek, hekien hezteko eta mortifikatzeko artharik ez duzunean.

        Presuna prestu eta Jainkotiarrak bere barrenean lehenik moldatzen eta arrimatzen ditu, kanporat egin gogo dituen obrak.

        Handik heldu da bethi arrazoiñaz gobernatzen baita, eta naturaleza bizioaren nahioarak ezbaititu egiten.

        Nork du gudu bortizagorik ber burua garaitu nahiz hari denak baiño? Hortaz gure lan bakharra behar leiteke gure pendura gaixtoei gerla egitea gere buruen heztea, eta egun oroz berthutean aitziña goatea.

 

        4. Gure perfekzionea zerbait eskasekin juntatua da bethi ere mundu huntan, eta gure argiak ez dire zerbait illhuntasun gabe.

        Zeure buruaren ezagutza humilla bide seguragoa duzu Jainkoa ganat goateko, iakintasunik handiena baino.

        Ezda hargatik arbuiatu behar edo gaixtotzat iduki behar iakintasuna eta extudioaren bidez ardiesten diren ezagutzak: onak dire berenez eta Jainkoaren ordenuaren arabera: baiñan hobeagoa eta prezatzekoagoa bethi ere konzienzia garbia eta bizitze saindua.

        Bainan nola gehienek gutizia handiagoa baitute hañitz iakiteko, ezen ez ungi bizitzeko, erortzen dire enganiorat eta egiten dute probetxu guti edo batere ez.

 

        5. Oi haiñ arthoski hari balire bizioen erroetarik atheratzen eta berthuteen landatzen, nola gauza banoez arrazoiñantzen eta ihardukitzen, ez leiteke hanbat gaixtakeria eta skandala ikhuz munduaren artean, ez hanbat desordenu komentuetan.

        Egiaz azken iudizioan etzaitu galdegiñen zer irakurri dugun, baiñan zeregin dugun, ez eta ea ederki mintzatu garen, baiñan ea sainduki bizi izatu garen.

        Erradazu, non dire orai dotor eta nausi zuhur hek noizbait bizi ziren denboran ezagutu ditutzunak? Hekin kadirak eta benefizioak bertzek daduzkate, benturaz hetaz orhoitzen ez direla: bizi zireiño prezatuak ziren eta laudatuak, eta orai hetaz inor ez da mintzo.

 

        6. Oi zein laster doan munduko loria! Oxala iakinsun bezain saindu izatu balire! Manera hortan etzuten egiñen estudio eta irakurtze probetxosik baizen.

        Zenbat dire munduan bere iakintasun banoaz galtzen direnak, kontu guti egiñik Jainkoaren zerbitzatzeaz.

        Nola nahiago baitute munduaren begietan handi izan, ezen ez humill, errebelatzen dire eta galtzen bere arrazoiñamenduetan.

        Karitate handiak egiten du egiazko handitasuna egiazko handia da bere burua xume dadukana, eta ohorerik handiena ere arbuiatzen duena.

        Egiazko zuhurra da lurreko gauza guziak basaren pare daduzkana, Jesu-Kristo irabazteagatik.

        Egiazko iakinsuna da, ber nahiari ukho eginik, Jainkoaren borondatea konplitzen dakiena.

 

aurrekoa hurrengoa