www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI. KAPITULUA

 

Gutizia onak ere behar ditugula bridatu espirituaren azpian eman haragia, eta espiritua Jainkoaren azpian.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea nahi darozkitzut irakatsi hañitz gauza oraiño ungi eztakizkitzunak.

 

ARIMAK

        Zer bada ene Jainkoa?

 

JESU-KRISTOK

        Zure borondatea eman behar baituzu enearen azpian, ezpaituzu zure burua maitatu behar ez bilhatu bertzerik ene nahiaren konplitzia baizen.

        Maiz zure gutiziek borthizki zarabiltzate; ordean ikhusazu ungi, ea gutizia hekien xedea ene loria den, ala zure aisia.

        Enegatik hari bazare, zer nahi den ene ordenuz gerha dadiñ kontent izanen zare; baiñan zure xedetan estaliki sartzen bada zure buruaren amudioa, gauza horrek nahasiko zaitu, eta altaratuko.

 

        2. Etzaitezela beraz sobra fida ni konsultatu gabe hartu tutzun deliberazionetan beldurrez urriki dakizun, eta higuin dezazun lehen on zitzaitzuna.

        Ezen eztire berehala konplitu behar gure bihotzeko gutizia on diruditenak, eta halaber etzaiote bere berehala ihes egiñ behar gaixto diruditenei.

        On da maiz desira onen ere bridatzea beldurrez lehia sobrak barraia dezan gure espiritua, edo zelo gaizki neurthu batez bertzeei eskandala eman diozoguten, edo fiñean bertzeren kontrestak altara gaitzan.

 

        3. Maiz behar da bortxaka hari, eta borthizki kontra egiñ bear zaie sensuen gutiziei, eta beiratu gabe zer nahi duen, edo zer ez haragiak, artha behar da xoillki espiritua haren nausi egiteaz.

        Hari behar dugu haren garaitzen eta zenzatzen gauza guzietara prest izan dadiñ arteraiño, gutiz konetnta dadiñ arteraiño, eta den errenkurarik xumeena nahi gabeetan itzur eztakion arteraiño.

 

aurrekoa hurrengoa