XIV. KAPITULUA
Ez iuia bertzeez temerarioki: finka zatzu begiak zure gaiñean eta etzaitezela iar bertzeen akzioneen iuie.
1. Bertzeren iuiatzen hari dena, alferrik trabaillatzen da, maiz enganatzen da, eta errexki hutsetan erortzen, baiñan bere buruaren iuiatzen eta examinatzen hari dena, bethi progotxoski hari da.
Gure bihotzeko penduren arabera dire komunski gure iuiamenduak, eta gure amudio propioak gaixtatzentu gehienean.
2. Jainkoa balitz gure xere bakharra, eta gure gutizia guzien objeta ez gintezke haiñ errexki altara gure sentimenduei kontra egiten zaienean.
Baiñan maiz edo zenbait amarradura gordek, edo zenbait kanpoko obietek garamatza.
Batzuek gordeki eta nola ezdakitela bere buruak billhatzen tuzte bere akzione guzietan.
Bakean daudez eta soseguan hekiñ gogara gauzak doazeino, bainan hekien desgogara deus gerthatzen bada, altaratzen dire eta tristatzen berehala.
Sentimendu eta umore kontarioek eskatimak sorarazten tuzte adiskideen, herritarren, ordena saindutako presunen, eta prestuen, eta Jainkotiarren artean.
3. Usanza zaharrak nekhez uzten dire, eta ezdugu utzi nahi gure argi proprialez urrunago gidatzerat.
Zure espirituaren eta zure antzean gehiago fidatzen bazare ezenez Jesu-Kristoren indarrean, zeiñak irabazten eta garaitzen baititu bihotzak, gutitan eta berant izanen dituzu haren argiak, ezen Jainkoak nahi du haren azpian perfetki humilia gaitezen, eta amudio khartsu batek sakrifika diotzan gure arrazoiñ eta argi guziak.
|