www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXX. KAPITULUA

 

Nola behar dugun Jainkoaren laguntza galdetu, esparantarekiñ grazia bihurtuko zaizula.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, ni naiz Jauna atsekabetan arimak borthizten ditudana. Zato ene ganat penatua zarenean.

        Badakizu zergatik eztutzun lauster izaten zeruko konsolazioneak? Hori heldu da zeren nekhezegi galdegiten baititutzu orazionean.

        Ezen othoitz khartsu batez baliatu baiño lehen, kanpoko konsoalzioneen ondoan abiatzen zare, eta enplegatzen tutzu gizonen erremedio banoak.

        Hargatik hek guziak guti baliatzen zaizkitzu, ezagut dezakezun arteraiño, Ni naizela bakharra ene baithan esparantza dutenak, hirriskutik athera detzakedana, eta nitaz kanpoan eztela asko den laguntzarik, on den konseillurik, probetxos den erremediorik.

        Baiñan orai tenpesta gelditu denaz geroztik, eta gure espiritua sosegatuago denaz geroztik har zatzu zure lehenagoko indarrak ene miserikordien argiak dirabeiño.

        Ezen hurbill naiz zureganik ez xoillki gauza guziak leheneko estatuan ezartzeko baiñan oraiño zu grazia berriez bethetzeko.

 

        2. Bada enetzat deus gaitzik? ala izanen naiz erraten duena, eta egiten eztuena bezalako?

        Non da zure fedea? zaude fermu, eta iraun zazu ungian.

        Zaren pairukor, eta indartsu bere denboran ethorriko da konsolzionea.

        Zaude ene beira, igurik nazazu, ethorriko naiz segur, eia sendatuko zaitut.

        Tentazione iragankor batek penatzen zaitu, izialdura bano batek altaratzen zaitu.

        Zer probetxu duzu zure buruaren khexatzea, eta nahastea, ethorkizuneko gauza segur eztirenengatik? Hori da zure gaitzen berretzea, eta zure buruari tristeziaren gaiñerat ematea. Egun bakhotxak asko du bere pena.

        Gauza bano, eta alfer bat da ethorkizuneko gauzez, eta nioiz menturaz gertatuko eztirenez tristatzea, edo boztea.

 

        3. Gizonen arintasunaren marka bat da bere burua halako gogoeta banoez enganatzerat uztea, eta arima flako baten seiñalea da haiñ errexki gure etsaiak gogoratzen darokuna sinhestea.

        Ezen hari orobat zaio baliatzea gezurraz edo egiaz, baldiñ heltzen bada gure enganatzerat.

        Eztu axolarik ala eroraraz gaitzan oraingo gauzen amudioaz, ala gerokoen beldurraz.

        Etzaitezela beraz altara; ez bedi izi zure bihotza.

        Sinhetsazu ene baithan, eta emazu zure esparantza ene miserikordian.

        Noiz ere uste baituzu urrun naizela zureganik, orduan maiz zure hurbillean naiz.

        Eta uste duzunean guziak zuretzat galdu direla; orduan duzu maiz merezitzekotz paradarik hoberena.

        Gauzak gure nahien kontra direnean eztire hargatik bethi zure bidegabetan.

        Eztuzu zure buruaz iuiatu behar barrenean duzun khexagunearen arabera, eta nondik nahi den ethor dakizun atsekabea etzaitzu bihotza erori behar, handik ilkhitzeko esparantza guziak galdu bazintu bezala.

 

        4. Zerbait damu noizik behiñ egortzen darotzudan arren, edo zerbait konsoalzionez gabetzen zaitudan arren eztuzu uste behar bethikotz utzia; ezen bide hortaz ardiesten da zeruko erresuma.

        Duda gabe hobeago da zuretzat, eta ni zerbitzatzen nauten guzientzat atsekabeez frogatuak izan zaitezten ezen ez gauza guziak zuen gogara doazen.

        Ezagutzen tut zure gogoetarik gordeenak, eta badakit on dela zure salbamendukotz utz zaitzadan noizik behiñ, agortasunean: beldurrez zure nahira gauzak izateak eroraraz zaitzan orguilleriarat, eta zure burua lausenga dezazun sinhetsirik etzarena bazarela.

        Eman dudana khen dezaket, eta bihur ere plazer dudanean.

 

        5. Ematen badut, enea ematen dut; eramaten badut, eztut zurea hartzen; zeren eneak baitire ontasun, eta dohaiñ perfet guziak.

        Beraz zerbait pena, edo atsekabe egortzen darotzudanean, ez bekizu hargatik eror bihotza; ezen zure gaitzak ariñ detzaket berehala, eta ganbia detzaket bozkariorat zure nahi gabeak.

        Eta horla egiten dudanean, ez naiz hargatik gutiago iustu, eta eztut laudorio gutiago merezi.

 

        6. Zuhurra bazare, eta gauzei egiaren arabera behatzen badiozute, eztuzu behar atsekabeetan hanbat tristatu; aitzitik boztu, eta niri eskerrak bihurtu.

        Zure bozkario bakharra behar liteke, nik zuri mundu huntan guphidetsi gabe atsekabeak egortzea.

        Noizpait erran diotet ene dizipulu guziz onetsiei: Aitak ni maitatu nauen bezala zaituztet maite.

        Bizkitartean eztitut egorri mundurat hango atsegiñez gozatzerat; baiñan gudu handien pairatzerat, ez ohoratuak; baiñan mezprezatuak izaterat, ez pausuan egoterat; baiñan pazienziaren bidez fruitu hañitzen ekhartzerat.

        Ene semea orhoit zaite bethi hitz horiez.

 

aurrekoa hurrengoa