www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX. KAPITULUA

 

Maita obeditzea eta bertzeren gidaren azpian izatea; nor bere uztean ez sobra finka, eror bertzeren nahirat etan eta abisuran.

 

        1. Gauza handi bat da obedientziaren azpian bethi bizitzea, eta nork bere libertateari aldebaterat ukho egitea.

        Segurago bide da, manatzea baiño, obeditzea. Hanitzek obeditzen dute, ez amorez, bainan bortxaz; eta hek pena hanitz dute, eta deus gutiz mormoratzen dire.

        Ez dute halakoek sekulan ardietsiko espirituko libertatea, non ez diren obedientziaren azpianm ematen bere bihotz guziaz, Jainkoaren amoreagatik.

        Ibill zaite lekhutz leku nahi duzun bezanbat, ez duzu kausituko egiazko bkerik, aitzindari baten gidaren azpian humillki ematen ez bazare.

        Lekhu aldatzeko gutiziak, eta berzetan hobeki izateko usteak hañitz enganatu ditu.

 

        2. Egia da; batebederari on zaio bere buruz gobernatzea, eta gizonek maitatzen dituzte hekien sensurat eta abisurat erortzen diren presunak.

        Baiñan Jainkoa gurekiñ bada behar diogute batzuetan ukho egin gure argi propioei bakearen ontasunagatik.

        Zeiñ da gizon hain zuhurra, gauza guziak perfetki dakizkiena?

        Etzaitezela beraz sobera gogor zure abisuan eta siñhestean, baiñan gogotik entzun zazu eta segi bertzerena.

        Zure ona delarik uzten baduzu Jainkoagatik eta hartzen bertzerena, merezimendu handi izanen duzu.

 

        3. Hañitzetan aditu dut hobeago dela, eta segurago, mintzatzea baiño, entzutea, eta koseillu ematea baino, hartzea.

        Gertha ere daiteke batzuen eta bertzeen abisua ona den: ordean bertzerenerat ez iaustea, arrazoinak edo okasioneal hala galdetzen duenean, orgilleriaren eta hisiaren seiñalea da.

 

aurrekoa hurrengoa