www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. KAPITULUA

 

Utz mundanoen konpañiak eta solas sobraniazkoak: begira ixilltasuna; probetxos direla solas espiritualak.

 

        1. Ihes egiozu ahal guziaz munduko habarrotsari eta nahasmenduari, ezen xede gaixtorik ez izan arren, munduko gauzen erabilzeaz trabatzen du hagitz espiritua.

        Banitatezko airea sartzen da solas hetan, zeiñak lizuntzen baitu laster gure arima eta debekatzen Jainkoa gana libroki altxatzetik.

        Ala nahi bainuke hañitz orduz egotu baninz ixillik, eat jende artean ez baninz kausitu?

        Baiñan nondik dugu hanbat gutizia elkharrekin mintzatzeko, solas hetarik hurren behiñere konzienzia zaurthu gabe ilkhitzen ezgarelarik?

        Hori heldu da, zeren solas hekien bidez nahi baitugu zerbait konsolamendu elkharganik hartu eta gure bihotza gogoeta diferentez kargatua eta nekhatua arindu.

        Hargatik atsegiñ dugu mintzatzeaz hagitz maitatzen eta desiratzen ditugun gauzez, bai eta beldur garenez eta gure nahien kontra direnez ere.

 

        2. Baiñan helaz! Maiz alferrik. Ezen kanpoko konsolamendu hura ezda traba xumea Jainkoaren barneko konsolamenduentzat.

        Beraz atzarriak eta othoitzean egon behar dugu, denbora alferrik ezdoakuntzat.

        Mintzatu behar bada mintza zaite arimakotz on daitezken gauzez.

        Gure usanga gaixtoa, eta berthutean aitziña goateko dugun artha gutia da kausa haiñ gaizki mihia begiratzen baitugu.

        Guziareki ere sola espiritualak ezdire guti baliatzen prefekzioneko bidean aitziña goatzeko guziz presuna Jainkoaren baitan iuntatuak, eta espirituz eta bihotzez bat egiñak elkhrgana bilzen direnean.

 

aurrekoa hurrengoa