www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXV. KAPITULUA

 

Zertan dagoen bihotzeko bakea, eta aitziñamendu espirituala.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea erran diotet ene dizipuluei: uzten darotzuet ene bakea, ematen darotzuet ene bakea, eta eztarotzuet ematen munduk ematen duen bezala.

        Guziek nahi dute bakea: ordean guziek eztituzte bilhatzen bake egiazkoaren ardiesteko bideak.

        Ene bakea bihotzez humill, eta ezti direnentzat da.

        Kausituko duzu bakea, baldiñ pazienzia handia baduzu.

        Baldiñ aditzen banauzu, eta ene manuak beiratzen baitutzu sosegu handi batez gozatuko zare.

 

ARIMAK

        2. Zer beraz egiñen dut, Iauna?

 

JESU-KRISTOK

        3. Goardia hersi bat idukazu erraten, eta egiten tutzun gauza guzien gaiñean.

        Eztuzun bertze xederik ene gogara egitea baizen, eta nitaz kanpoan ez dezazula deus ere ez billha, ez desira.

        Eztezazula temerarioki iuia bertzeen erranez, eta egiñez, eta ezteazula traba zure burua zure egiteko eztirenez. Manera hortan gutitan izanen zare altaratua, edo zure altaramenduak guti iraunen du.

        Ezen bihotza bethi soseguan izatea eta gorputzean, edo espirituan penarik ez sentitzea, hori eziñ daiteke bizitze huntan, eta aurkhituko da solamente eternitateko posuan.

        Ez duzun beraz uste bake egiazkoa ediren duzula, zeren ez duzun gaitzik pairatzen; edo osoki ona zarela, zeren ez duzun etsaiik; edo guzia perfeta zarela, zeren gauza guziak zure gogara doazkitzun.

        Etzazula halaber iduk zure burua berthute handitakotzat, eta Jainkoaz bereziki maitatutzat, debozione, eta fermutasun hañitz zure baithan sentitzen duzunean.

        Ezta seiñale horietan ezagutzen berthutearen maitatzaille egiazkoa, eta eztago hortan gure aitziñamendu espirituala, eta perfekzionea.

 

ARIMAK

        4. Zertan bada Iauna?

 

JESU-KRISTOK

        5. Perfekzionea dago zure burua Jainkoari zure bihotz guziaz sakrifikatzean, eta zure abantaillak niholere ez billhatzean, ez gauza xumetan, ez handitan, ez denboran, ez eternitatean. Halako maneraz bai non bisaia bethi kontent duzula zure eskerrak bihurtuko baitiotzozu Jainkoari, haiñ ungi zorigaitzetan, nola zori-onean, guziak zuretzat orobat idukirik.

        Baldiñ baduzu indarrik, eta bihotzik asko, barreneko konsolazioneak galdu ondoan gaitz handiagoen ere pairatzera preparatzeko; baldiñ ezpaduzu zure burua iustifikatzen, allegaturik merezitu gabe gaztigu gogor hek pairatzen tutzula, aitzitik ene probidenzia, eta saindutasuna adoratzen badituztu gerthatzen zaizkitzun gaitz guzietan. Orduan ibilliko zare bakearen bidean, eta esparantza ahal dukezu berriz ere izanen duzula ene ikhusteko bozkarioa.

        Baiñan zure buruaren mezprezio oso baterat hel ahal bazaite gozatuko zare bakezko abundanziarik handienaz; bederen mundu huntako desterruan ahal daiteken bezanbat.

 

aurrekoa hurrengoa