www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLIII. KAPITULUA

 

Zeiñ banoa den munduko iakintasuna.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, eztezazula utz zure burua xarmatzerat gizonen solas ederrez: ezen Jainkoaren erresuma eztago hitzetan; baiñan bai Jainkozko berthutean, eta indarrean.

        Zaude erne erne hitzen aditzeko, hek berotzen dute bihotza, hek agitze espiritua, ariman urtikimendua bixten, eta konsolazione fuerte guziak ematen.

        Eztezazula behiñ-ere hitza irakur, zuhurrago, eta iakinsunago gizonen artean agertzeko.

        Ikhasazu zure pasioneen hesteko antzea; hura gehiago baliatuko zaitzu gauzarik gaitzenen ezagutza baiño.

 

        2. Irakurazu nahi duzun bezanbat; izan zaite nahi bezaiñ zuhur, eta iakinsun; bethiere ethorri behar da prinzipiorat; nik irakasten diotedala gizonei iakintasun guzia.

        Nik ematen diotedala haurrei, eta sinpleei argi, eta intelijenzia gehiago gizon guziek elkarrekiñ eman ahal dezaketen baiño.

        Ni mintzo natzaiona lauster izanen dela iakinsun, eta hagitz aiñtziñatuko dela zuhurtzian.

        Zorigaitz haiñitz gauza kurios ikhasten hari direnentzat, eta ene ungi zerbizatzeko moldearen ikhasteaz artharik eztutenentzat.

        Ezen ethorriko da egun bat, zeiñetan Jesus-Kristo doktoren doktorak, eta aingeruen nausiak examinatuko baitu bapederaren estudioak, erran nahi du miratuko bihotzak, eta konzienzia.

        Orduan miratuko du Jerusalem flanben argiz, illhunbean gordeak daudezen gauzak agertuko dire, eta ahalkeriak mututuko ditu hitz ederretako mihiak.

 

        3. Nik momento batez altxatzen dut espiritu humilla, eta gaiago egiten dut egia eternalaren arrazoiñamenduan aditzeko, hamar urthez eskoletan estudiatu dutenk baiño.

        Nik irakhasten dut hitzezko habarrotsik gabe; opinione diferenten nahasmendurik gabe, iakintasunak ematen duen haunturarik, eta buruperik gabe, ihardukitzeen gudukarik gabe.

        Nik irakasten dut lurreko gauzen arbuiatzen, oraiko ontasun iragankorren uzten, eternitatekoen billhatzen, eta gustatzen; ohoreei ihes egiten, laidoen pairatzen, Jainko xoilla baithan esparantza ematen, hura baizen ez desiratzen; eta hura maitatzen gauza guziak baiño gehiago.

 

        4. Presuna batzuek ni bere bihotz guziaz maitatuz ikhasi tuzte eneganik Jainkozko gauza handiak, eta hetaz mintzatu dire miragarriki.

        Haiñek zuhurtzia gehiago ardietsi dute gauza guziei ukho egiñik, gauza ederrak, eta gorak estudiaturik ikhasiko zuten baiño.

        Batzuei gauza ardurazkoak erraten diotzatet, bertzeei irakasten diotzatet goragoak; batzuri agertzen natzaiote itzalen. eta figuren azpian, eta bertze batzuei ene misterioak argi handian erakuxten diotzatet.

        Liburuek gauaa bera erraten diote guziei; baiñan eztituzte guziak orobat argitzen, zeren ni barrenean bainaiz egiaren irakatzaillea, eta nik bapederari partitzen baitiotzat argiak merezi duela iuiatzen dudan bezala.

 

aurrekoa hurrengoa