www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIV. KAPITULUA

 

Eztugula behar kuriostasunik bertzeren berrien iakiteko.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea etzaren kurios, eta eztezazula traba zure espiritua behar gabeko arthez.

        Hunelako, edo halako egitekotan zer dohatzu zuri, xoilki iarraik zakizkit niri.

        Batak duen hunelako, edo halako umore; bertzeak egiñ dezan hau, erran dezan hori, edo hura zuk zer axola behar duzu.

        Ez duzu zuk bertzeentzat ihardetsiko; baiñan zure buruaz kontu eman beharko duzu; zergatik beraz horla khexatzen zare, zuri eztoazkitzun egitekoez.

        Nik ezagutzen tut gizon gaziak, ikhusten tut iguzki azpian iragaten diren guziak, badakit bapedera zer den, zer darabillan gogoan, zer nahi duen, zer xedez hari den.

        Niri behar zaizkit utzi artha horiek; zu zaude soseguan, eta utzatzu khexosak khexa ditezela nahi duten bezanbat.

        Zer ere egiñen baitu, edo erranen gizonak bere kontuko izanen du; ni eziñ enganatuko nau.

 

        2. Etzabilzala fama handi bat ardietsi beharrez hañitz adiskide egiñ nahiz, edo handien estimua merezitu beharrez.

        Horiek guziak eztire espirituaren barraiatzeko, eta bihotza ilhunbeez bethetzeko baizen.

        Adiaraz niezazuke gogotik ene hitz, eta ager sekretu gordeak; begira baziñaudez noiz heldu naizen zure ganat; eta idokitzen baziñarot zure bihotzeko athea.

        Zaren beraz goardiakor, atzarria othoitzean, eta humill gauza guzietan.

 

aurrekoa hurrengoa