www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLIV. KAPITULUA

 

Eztugula behar kanpoko gauzez espiritua trabatu.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, on da haiñitz gauzen gaiñean etzaitezen izan iakinsun, eta zure burua iduk zazun munduari hilzat, eta mundua zuri hill, eta gurutzefikatutzat.

        Gor izan ere behar duzu haiñitz solasentzat, eta erne hagitz bakea eman ahal diezazuketen gauzentzat.

        Hobeago da begiak zure gogarako eztiren gauzetarik apartatzea, eta bapederari nahi duenaren egiterat uztea; ezen ez kontrestetan, eta ihardukitzetan sartzea.

        Jainkoarekiñ ungi lothua bazaude, eta haren iuiamenduari bhatzen badiozu axola guti izanen duzu gizonen iuiamenduan garaitua izateaz.

 

ARIMAK

        2. Helaz! ene Jainkoa, zertara billhakatuak gare? Auhendatzen dugu kalte tenporal bat; intres xume batek nekharazten gaitu, eta bagarabiltza lausterka; eta galtzen dugu gure arima, hurren nola eztakigula antsia gabe, eta haiñ kalte izigarriaz ukituak izan gabe.

        Artha handi dugu progotxu gbeko, edo gutitako gauzentzat, eta ansikabeki lrgatzen tugu baitezpada behar ditugunak, zeren gure pendurak kanporat baikaramatza; eta hetan gogotik baikaudez, ezpagare seriozki sartzen gure barnetan.

 

aurrekoa hurrengoa