www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

LIV. KAPITULUA

 

Graziaren, eta naturalezaren mobimendu diferentez.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, artha handirekiñ hari zaite zure baithan berezten naturalezaren, eta graziaren mobimenduak, ezen hagitz dire gaitzak ezagutzen, eta presunarik argituenek ere nekhez ikhasten dute hekien artean difernziaren egiten.

        Guziak ungiari darraizko: guziek zerbait ontasun dute bere hitzen, eta obren xedetzat; baiñan ungiaren itxurak haiñitz enganatzen ditu.

 

        2. Naturaleza siñeziosa da, gizon gehienak irabazten ditu, eta bereganatzen, enganatzen, eta bere saretarat erorazten, eta eztu bertze xederik bere buruaren kontentatzea baizen.

        Kontrarat graziak eztu nihor enganatzen, sinplea da, eta artifizio guzien etsaia: hastantzen da gaizkiaren iduri guzietarik, guziak egiten ditu phuruki Jainkoagatik, zeiña baita haren egiazko sosegua, eta haren xede bakharra.

 

        3. Naturalezak eztu hil nhi, eztu nahi izan zapatua, ez garaitua, nekhez obeditzen du, eta gaitzi zaio azpiko izatea.

        Baiñan graziak darabillan arimak artha daoka bere buruaren mortifikatzeaz, eta atsegiñen gutiziei kontra egiteaz, nahi du garai dezaten, libertateaz gabe dezaten, erregela hertsien azpian emendatzen.

        Urrun da nausitasuna billhatzetik edo desiratzetik; aitzitik bethi nahi du izan Jainkoaren manuko, eta egon haren azpian, eta bethi prest dago bere burua Jainkoaren amoreagatik gizon guzien azpian ematerat.

 

        4. Naturaleza bere intresak darabilla, hura bere abantaillen ondoan dabilla.

        Graziak berriz eztio beiratzen bere aisiari, eta probetxuari; baiñan bai bertzeren onari.

 

        5. Naturalezak nahi du izan ohoratua, eta errespetatua.

        Graziak eztu nahi ohore, eta loriarik Jainkoarentzat baizen.

 

        6. Naturaleza ahalkerian, eta mezprezioaren beldur da.

        Graziak pairatzen ditu afruntuak bozkariorekiñ Jesus-Kristoren amoreagatik.

 

        7. Naturalezak maite du pausua, eta gorputzaren aisia.

        Grazia eziñ daoke alferrik, eta gogotik lanari lotzen zaio.

 

        8. Naturaleza gauza ederren, eta kuriosen ondoan dabilla, higuin ditu gauza txarrak, lodiak, eta latzak.

        Graziak billhatzen tu gauza lanoak, eta guti baliosak; harroak, eta gogorrak eztitu arbuiatzen; gogotik iausten tu tresna zahar, eta ihetzeak.

 

        9. Naturaleza lurreko gauzei darraiote, bozten da irbaziaz, tistatzen kalteaz, asarratzen; eta sumintzen hitz ofensagarri batez.

        Grazia lotzen zaie zeruko ontasunei haiñ borthizki non munduko kalteek ezpaitute altaratzen, ez ukitzen bidegabeek, ez asarratzen ofendek; zeren bere tresora, eta bozkarioa eman baitu zeruan deusik galtzen ezten lekhuan.

 

        10. Naturaleza abariziosa da, eta hirritsez bethea gogotikago dago ematerat baiño hartzerat, bereak ditu maite, et iabetu nahi du gauza guziez.

        Grazia liberala da, hark eztu nahi iabetasunik, balsan nahi ditu gauzak; gutiz kontentatzen da, eta atsegiñago zaio hartzea baiño ematea.

 

        11. Naturalezak emten daroku amudio munduarentzat, eta kreaturentzat billharazten darozkigu gorputzaren nahikarak; eta erabiltzen gaitu banitateen ondoan; galarazten daroku denbora solas, eta goan ethorri alferretan.

        Graziak ematen du Jainkoaren amudioa, eta berthuteena; hark ukho egiten diote kreaturei, ihes munduari, higuin ditu haragiaren gutizia lohiak; uzten ditu pasaieta inutillak, eta ahalke da iende artean agertzeaz ere.

 

        12. Naturalezari on zaio kanpoko konsoalzioneen izatea, eta sensuen atsegiñez gozatzea.

        Graziak gure konsolazionea billhatzen daroku Jainkoa baithan, eta ontasun soberanoan, gure atsegiñ guzia.

 

        13. Naturaleza bethi hari da bere progotxu, edo aisiagatik, eztu deus egiten dohaiñik, baiñan haiñbertze, edo gehiago izateagatik, eta bederen fagorez, eta laudorioz pagatua izateagatik, eta haiñitz baliarazten ere du egiten, edo ematen duena.

        Baiñan graziak eztu billhatzen deus iragankorrik, eztu nahi bertze irabazirik edo sririk Jainkoa bera baizen, eta lurreko ontasunetarik eztu nahi zeruko ontasunen ardiesteko behar dena baizen.

 

        14. Naturaleza bozten da ahaide, eta adiskide haiñitzen izateaz, loriatzen da bere sortze diztiantaz, eta kasta nobleaz, handiei gorthe egiten diote, lausengatzen ditu aberatsak, eta bere idutakoei egiten diote besta, eta begitarte.

        Graziak maite ditu bere etsaiak, eta adiskide haiñitz izateak eztio buruperik ematen, ezta supherbiatzen bere sortzeaz, eztu prezatzen bere aitziñekoen noblezia, berthuteak ezpadio prezarazten.

        Pobreei gehiago behatzen diote aberatsei baiño, eztitu handiak lausengatzen; baiñan inozent doloratua urrikaltzen zaio. Presuna sinpleak, eta egiatiak ditu maite, eta ez dobleak, eta artifiziosak.

        Presuna prestuak hertxatzen ditu gerotik gerorat perfekzionean aitziña goaterat, eta Jesus- Kristoren berthuteak obretan emanik haren iduriko egiterat.

 

        15. Naturaleza lauster errenkuratzen da penaz, eta gabeaz.

        Graziak konstanki pairatzen du pobrezia.

 

        16. Naturaleza beretzat hari da, ihardukitzen badu, gudu egiten badu, beretzat egiten du.

        Graziak gauza guziak bihurtzen diotza Jainkoari, zeiñaganik heldu baitire: eztu uste baduela deus onik, eztu deusez ere buruperik eztu ihardukitzen, eta eztaoka bere burua bertzeak baiño argituago; baiñan bere adimendua, eta argi guziak ematen ditu Jainkoaren zuhurziaren, eta haren iuiamenduen azpian.

 

        17. Naturalezak iakiñ nahi tu gauza gordeak, eta sekretuak; aditu berriak, ilkhi kanporat, eta dastatu gauza guzietatik. Nahi du izan ezagutua, eta zerbait egiñ, bederen, laudorioak, eta estimua erakhar diozoketenik.

        Grzaia ezta kontu hari berriez, eta kuriostasun banoez; ezen horietan eztu ikhusten gure korrupzione zaharraren markarik baizen, eta bertze alde egia errateko ezta deus berririk, hala nola ezpaita deus iraupenezkorik lurraren gaiñean.

        Hark irakasten du sensuen gutizien hersten, banaloriari, eta gure buruaz dugun kontentamenduari ihes egiten, gure baithan laudagarri, eta miragarri direnak humiltasunaz gordetzen, gauza guzietan, eta iakintasunaren argi guzietan arimaren progotxua, eta Jainkoaren loria billhatzen.

        Eztu nahi izan laudatua, baiñan Jainkoa nahi du lauda dadiñ bere dohaiñ guzietan, zeren hark bere liberalitate phuruz ematen baititu gauza guziak.

 

        18. Grazia hura naturaz goragoko argi bat da, Jainkoaren dohaiñ berezi bat.

        Hura da ungi mintzatzeko hautetsien marka, eta zigillua, eta salbamendu eternalaren bahia. Hark arima altxatzen du lurreko gauzen amudiotik zeruko gauzen amudiorat, eta lehen guzia haragizko zena guzia espiritual egiten du.

        Hala zenbatenaz naturaleza heziago eta zapatuago baita hanbatenaz grazia isurtzen da bethekiago arimarat; eta gizon barrenkoia egunetik egunerat Jainkozko isuri husuez perfekzionean aitziñatzen da, eta hurbiltzen Jainkoarekiñ behar duen idurirat.

 

aurrekoa hurrengoa