www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIII. KAPITULUA

 

Gauza guziez billhuzi behar dela Jesu-Kristorekin perfetki komunione saindu bat egiteko.

 

ARIMAK

        1. Noiz izanen naiz aski dohatsu, oi ene Jainkoa, zu bakharrik, kausitzeko, zuri neure bihotza idukitzeko, eta zutaz gozatzeko ene arimak desiratzen duen bezala; halako fazoiñez non nihork ez bainau gehiago arbuiatuko, eta kreaturek ez bainaute mobituko, eta ez baitarotet behatuko ere?

        Baiñan mintzatuko baitzaizkit zu niri, eta ni ere zuri buruz buruan adiskide bat bere adiskidearekiñ mahaiñean mintzo den bezala.

        Nik desiratzen dudan guzia, nik zuri galdetzen darotzudan guzia da, o ene Jainkoa, zurekiñ bat egiñ nadiñ osoki, laxa dezadan ene bihotza kreaturen amudiotik, misterio saindu hau maizago ofrendatuz, eta errezibituz ikhas dezadan zeruko gauza eternalen gerotik gerorat gehiago gustatzen.

        Helaz! ene Jainkoa, noiz izanen naiz haiñ hertsiki zurekiñ bat egiña, eta zure baitan hondatua; non ene burua ere ahantziko baitzait osoki?

        Zaren enekiñ, ni zurekiñ izan nadintzat, eta hemendik harat bat baizen izan ez gaitezentzat.

 

        2. Zu zare egiazko ene maitea millen artean hautatua, zure baitan nahi dut pausatu bizi naizeiño.

        Zu zare Jainko baketiarra; zuk dakharkezu lekhu guzietarat bakea, eta sosegua; zu etzaren lekhuan ezta penarik, oiñhazerik, eta miseria eziñ akhabatuzkorik baizen.

        Zu zare egiazko Jainko gordea komunionean, zuk eztuzu ariarik, eta egitekorik gaiztaginekiñ, sinpleekiñ, eta humillekiñ dire zure solasak.

        Oi ala zure espiritua eztia baita, Iauna, zure amudioaren samurtasuna zure umeei irakuxteko hasten ditutzunak geroztik ogi gozo, gustoz, eta zerutik iautsirikako batez.

        Egiazki ezta poblurik den handienik ere bere Jainkoak haiñ hurbill dituenik, nola zu baitzare hurbill zure zerbitzari leialetarik, nahi duzunaz geroz izan hekien egunorozko ogia, hekien konsolatzeko, eta hekien bihotzak zerurat altxatzeko.

 

        3. Zeiñ poblu da munduan giristiñoen pobluarekiñ konpara ditekenik?

        Non kausituko da zeruaren azpian kreaturarik haiñ Jainkoaz maitaturik, nola arima saindu bat, zeiñetan sartzen baita Jainkoa, haren hazteko bere haragi loriosaz?

        O grazia eziñ esplikatuzkoa, fagore berezia, amudio neurri gabekoa Jainkoak gizonari bereziki markatzen dioena!

        Zer bihurtuko diot Jainkoari hainbat grazia, fagore, eta amudiorentzat?

        Eztut deus haren gogarakoago denik ene bihotza baiño, zeiña ematen baitiot alde baterat bere bihotzarekiñ hertsiki bat egiñ dezantzat.

        Oi ene arima Jainkoarekiñ osoki iuntatua balitz, orduan ene barren guzia bozkarioz bethe liteke!

        Orduan Iaunak erran liezaket: Enekiñ egon nahi baduzu, nik ere nahi dut zurekiñ egon: eta nik ihardets niozoke: Ah! Iauna, gogotik, egidazu fagorea enekiñ egoteko, nik nahi dut zurekiñ egon ene bihotz guziaz.

        Ene nahi guzia da ene bihotza izan dadiñ osoki, eta bethikotz zurekiñ bat egiña.

 

aurrekoa hurrengoa