www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

V. KAPITULUA

 

Nola behar diren irakurri Eskritura Saindua, eta debozionezko liburuak. Konseillu galdetu behar zaiela presuna zuhur eta prestuei.

 

        1. Egia behar da Eskritura Sainduan bilhatu, ez elokuenzia eta hitzen distiadura.

        Eskritura guzia irakurri behar da egiñ den espiritu eta xede berarekiñ.

        Han ezda billhatu behar hitzen edertasuna eta arrimua, baiñan arimaren probetxua.

        Irakuranzigun hain gogotik liburu espiritualak eta debozionezkoak, lanoak izan arren eta edergaillu gabeak, nola kuriosak eta gauza gorez mintzo direnak.

        Etzazula begira ea liburuaren egillea iakinsuna den, ala ez. Baiñan egiaren amudio xoillez irakurrazu.

        Pisazazu zer erraten zaitzun, kontu egiñ gabe nor den errailea.

 

        2. Gizonak badoaz, ordean Jainkoaren egia bethi dago.

        Jainkoa mintzo zaitzu hañitz manera fuertez, eta plazer duen presuna guziez.

        Gure kuriostasuna dela kausa galtzen dugu maiz liburu sainduen irakurtzetik ginduken probetxua; zundatu nahi dugunean, lanoki iragan behar laitekena, eta arrazoiñamendurik gabe siñhetsi behar laitekena.

        Nahi baduzu zure irakurtzeez probetxatu, irakurazu humilki, sinpleki eta federekin, iakinsun agertzeko gutiziarik gabe.

        Zuhurrei gogo onez galdegiozute konseillu, eta respeturekin entzun zatzu sainduen hitzak; etzazula arbuia zaharren errankomunak, ezen ez dire arrazoin gabe erraten, eta maiz zarratzen dute zenbait egia handi.

 

aurrekoa hurrengoa