www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

LVII. KAPITULUA

 

Etzaizula bihotza erori behar gure eskasengatik.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, nahiago zaitut ikhusi humill, et pazient atsekabetan; ezen ez debozionez, eta konsolazione espiritualez bethea gauzak zure gogara doazkitzunean.

        Zergatik horla khexatzen zare zure kontra egiñ edo erran den gauza xume batez.

        Handiagoa balitz ere, etzinduke hargatik altaratu behar.

        Utz atzu gizonen solas bano horiek, ezta gauza berri bat halakoen aditzea, ezta lehen aldia horla zure kontra mintzatu direna; ez eta azkena ere haiñitz bizi bazare.

        Bihotz haiñitz duzu deus pairatzekorik eztuzunean, bertzeei konseillu onak ematen diotzotzute, eta zure hitz onez borthizten ditutzu; baiñan ustekabeko zerbait gaitz gerthatzen zaitzunean, berehala eskasten zaitzu konseillua, eta indarra.

        Ezagut zazu beraz zure flakotasun eziñ gehiagokoa; frogatzen duzu maiz den gauzarik xumeenetan. Halere iakiñ zazu pena horiek, eta horlakoak zerutik egortzen zaizkitzula zure salbamendukotz.

 

        2. Khen zatzu lehen bai lehen pena hek zure bihotzetik; eta eziñ bazaozke hek sentitu gabe, bederen etzaitezela khexa, eta hekiengatik ez bekizu bihotza eror.

        Paira zazu bederen pazienziarekiñ eziñ egiñ badiezakezu bozkariorekiñ.

        Pena baduzu zure kontra mintzatzen aditzeaz, eta orduan kolera bixten bada zure bihotzean, fazega zazu berehala, eta ezpedi athera zure ahotik hitz behar gabekorik, eta flakoak eskandala detzakenik.

        Kalma bihurtuko da lauster graziarekiñ batean, eta grazia hark sosegatuko du zuree bihotzeko altaramendua, eta erresumiñ guzia gozatuko.

        Bizi naiz oraiño, dio Jainko Iaunak, bethi prest zure laguntzerat, eta zuri egundaiño baiño konsolazione gehiagoren ematerat, baldiñ zure esparantza guzia ene baithan emanik othoizten banauzu khar handirekiñ.

 

        3. Zaren fermu, eta prepara zaite egundaiño baiño gehiago pairatzeraty.

        Ez dezazula etsi gerthatzen bazare atsekabeez maizago penatua, edo borthizkiago tentatua.

        Alabaiñan gizon zare, eta ez Jainko: baduzu gorputz bat, eta etzare espiritu huts aingeruak bezala.

        Nola ziñagozke beti berthutezko, eta indarrezko estatu batean, hala egotu eztirenaz geroztik ez aingeruak, zeruan ez eta gizona parabisu lurrekoan.

        Nik plaiñuz daudezenak konsolatzen ditut, eta atheratzen bere penetarik, nik jainkotasuneraiño altxatzen ditut bere flakotasuna ezagutzen dutenak.

 

ARIMAK

        4. Ene Iauna den bethiere benedikatua zure hitza: gozoago da ene bihotzarentzat eztirik hoberena ene ahoarentzat baiño.

        Zer egiñ nezake hanbat atsekabe, eta hersturen erdian, zuk ezpaninduzu borthizten zure hitz sainduez?

        Baiñan zer antzia dut nik zer nahi den pairaturik ere, ardiesten badut salbamenduko porturat?

        Iauna inazu fiñ on bat, eta mundu huntarik bertzerat iragate dohatsu bat.

        Ene Jainkoa orhoit zaite nitaz, eta gida nazazu biderik xuxenenaz zure erresumarat. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa