www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIX. KAPITULUA

 

Othoiztu, eta laudatu behar dela Jainkoa atsekabetan.

 

ARIMAK

        1. Iauna, zuk nahi izatu duzu tentazione edo atsekabe hau gertha zekidan, den zure izena benedikatua eternitate guzian.

        Nola eziñ itzur bainakioke, zure ganat behar dut ihes egiñ; zuk lagun nazazuntat haren iasaten, eta ene progotxukotz gertharaz dezazuntzat.

        Iauna altaratua naiz guzia ene bihotzak eziñ kausi dezake sosegurik, pasione hunek banarabilla: eta tormentatzen nau.

        Zer erranen darotzut, o ene aita guziz onetsia, orai ni naizen hersturan.

        Hau da guduko orena, khexa zaite ene laguntzerat.

        Baiñan denbora hau ethorri da ene ganat, zu gehiago lorifika zaitezentzat, ni libraturik hanbateraiño humiliatu nauzun ondoan.

        Iauna beraz othoi heda dioezadazu eskua, eta athera nazazu hirriskutik.

        Ezen naizen bezalako gaxoa, zer daiket, eta norat noake zu gabe?

        Iauna indazu aldi huntan ere pazienzia.

        Lagun nazazu ene Jainkoa, eta zenbat herstua banaiz ere ez naiz beldur izanen.

 

        2. Baiñan arte hortan zer erran ahal diezazuket lekat? Iauna zure borondatea konpli dedillala.

        Ungi merezituak ditut iasaten tudan penak.

        Pairatu behar ditut Jainkoa nahi duela pazienziarekiñ iasan detzadan, tenpesta iragan, eta kalma bihur daiteken arteraiño.

        Zure esku guziz botheretsuak athera nazake tentazione huntarik, edo ema dezake atsekabe hau, ni erortzetik gibelatzeko lehenetan asko aldiz egiñ nauzun bezala, o miserikordiazko Jainkoa.

        Ezen zenbatenaz baitzait niri gaitzago, hanbatenaz da ene librantza errexago Jainko guziz goraren eskuarentzat.

 

aurrekoa hurrengoa