www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIII. KAPITULUA

 

Tentazione progotxuaz, eta nola behar zaioten kontra egiñ.

 

        1. Mundu huntan bizi gareiño eziñ gaitezke afizione, eta tentazione gabe.

        Hargatik erran du Jopek gizonaren bizia ezdela bethiereko tentazionerik baizen lurraren gaiñean.

        Hargatik batbederak guardian egon behar luke tentazioneen kontra, eta othoitzean erne beldurrez engana dezan debruak zeiña ez baita behi-ere loharkatzen, eta bethi gure ingurutan baitabilla nor irets ahal dezaken.

        Ezda gizonik haiñ saindurik ez haiñ perfetik, noizik behin tentazioneak ez dituenik, eziñ gaitezke ere osoki halakorik gabe,.

 

        2. Halere tentazioneak maiz arimakotz progotxos dire nekhagarriak, eta fastigagarriak diren arren, zeren gizonaren humiliatzeko, xahutzeko, eta argitzeko baliatzen baitire.

        Saindu guziak hañitz aflikzone eta tentazionetarik iragan dire, eta progotxatu dire hei kontra egiñik, eta tentazioneak ezeiñ iasan dituztenak reprobatu dire, eta galdu.

        Ez da ordena haiñ saindurik, ez lekhu haiñ gorderik non ez baitire penak eta tentazioneak aurkhitzen.

 

        3. Gizona bii deiño eziñ daiteke seguratua ezdela behin ere tentatuko, zeren nola baikare konkupizenzian sorthuak, gurekiñ baitarkegu tentazione guzien ithurburua.

        Tentazioneak eta tribulazioneak bata bertzeari darraizko, eta gure lehenbiziko dohatsutasuna galduz geroztik izanen dugu bethi zerbait sofritzeko.

        Hañitz presuna tentazioei ihesi dabiltzala dohakabekiago hetarat erortzen dire.

        Ihes egite xoillak ezdaroku garaia emanen, baiñan pazienziak, eta egiazko humiltasunak egiñen gaitu gure etsai guziak baiño sendoago.

 

        4. Kanpotik baizen gaitzari ihes egiten ez dioenak, eta hura erroetarik atheratzen ez duenak, guti abantzatuko du, aitzitik lasterrago bihurtuko zaio tentazionea, eta lehen baiño borthizkiago.

        Errexkiago Jainkoaren laguntzarekiñ batean garaitukotutzu baratxe baratxe tentazioneak pazienzia humill eta luze batez, ezen-ez zure buruaren kontrako gogortasun, eta amore gaitzez.

        Har zazu konseilu tentazioneko denboran, eta ezzazula gogorki trata tentazioneez doloratua den presuna: aitzitik konsola zazu zeronek kasu berean nahi zindujen bezala.

 

        5. Tentazione guzien hastapena gure arimaren inkonstanzia da, eta Jainkoa baitan fidanzia eskasa.

        Ezen nola untzi lema gabe bat uhiñek norat nahi baitarabillate, hala presuna laxoa eta bere seliberazioneran inkonstanta darabillate tentazioneek.

        Suak frigatzen burdiña eta tentazioneek gizon iustua.

        Ezdakigu maiz zertaraiño doan gure ahala, baiñan tentazioneak erakusten daroku nor garen.

        Bizkitartean bethi erne egon behar da, eta beregaiñki tentazionearen haztean, ezen errexkiago garaitzen dugu etsaia aitziña goaskonean, eta hurbill senti dugun bezaiñ sarri arimako athea zarratzen diogunean.

        Hargatik erraten zuen zuhur batek: hastetik emozu gaitzari erremedio, bertzela alferrik emanen diozu sobera luzaturik gaitza nausitu denean.

        Tentazioneak baitu bere graduak; hastean ezda espirituko gogoeta bat baizen, gero imajinazione borthiz bat, gero atsegiña, gero mobimendu desordenatua, eta azkenean konsentimentua: baratxe baratxe etsaia sartzen da osoki ariman barrena, zeren etzaion berehala kontra egiñ.

        Ezen zenbatenaz berantzenago baitugu hari kontra egiterat, hanbatenaz flakantzen gare gehiago, eta hura gehiago borthizten da.

 

        6. Batzuek bere konbertzionearen hastean pairatzen tuzte tentazionerik dorpheenak; bertze batzuek fiñean, badire bere bizi guzian tentazionez penatuak direnak.

        Batzuek tentazione ariñagoak dituzte, eta horiek guziak gertatzen dire Jainkoaren zuhurtziaren eta iustiziaren ordeñuen arabera, zeiñak pisatzen baititu bat bederaren disposizioneak, eta merezimenduak, eta guziak arrimatzen bere hautetsien salbamendukotz.

 

        7. Ezdugu beraz etsitu behar tentatuak garenean, aitzitik hanbatenaz khar gehiagorekiñ othoiz egiñ behar diogu Jainkoari arren lagun gaitzan gure pena guzietan, eta hark iondoni Paulok dioen bezala progotxurekiñ atherako gaitu tentazionetik, haren garaitzeko indarra emanik.

        Humilia gaitezen beraz Jainkoaren esku poderosaren azpian tentatuak, eta afrijituak garen guzian, zeren humillak salbatuko eta bere loriarat altxatuko baititu.

 

        8. Gizona tentazionetan, eta trebesietan frogatzen da, hetan ikhusten du zenbat berthutean aitziñatu den, hetan merezimendu handiago da, eta berthutea ezagunago.

        Ezda gauza handi bat debozionean bero izatea deusik sofritzeko ezdenean, bainan trebesietan pairakor denaz esparanza izateko da berthutean abantzatuko duela.

        Halere badire batzuek zeiñak tentazionerik dorpheenak garaitu ondoan erortzen baitire xumeenetan, eta ardurazkotan, Jainkoak hori permetitzen du haiñak humilia daitezentzat, eta bere indarretan fida ezditezentzat okasione handietan, haiñ flako gerthatu diren ondoan okasionerik xumeenetan.

 

aurrekoa hurrengoa