www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV. KAPITULUA

 

Bihotzeko garbitasunaz eta xedearen sinpletasunaz.

 

        1. Garbitasuna eta sinpletasuna bi hegal dire zeiñek lurraz gorago altxatzen baikaituzte. Sinpletasunak behar du izan gure xedeetan, garbitasunak gure afekzioneetan. Sinpletasunak eramaten gaitu Jainkoarenganat, garbitasunak erakhartzen du Jainkoa gureganat.

        Zer nahi den akzione onetako prunpt izanen zare, baldiñ libro bazare barranean afekzione desordenatuetarik. Ez baduzur bertze xederik Jainkoaren gogarako, eta lagun proximoaren probetxuko izatea baizen, gozatuko zare barreneko libertateaz.

        Zure bihotza xuxena balitz, kreatura guziak euretzat kreatzaillearen kontenplatzeko mirailltzat litezkez, eta liburu bat zeiñetan ikhus baitziñetzake bizitze saindu baten eramateko erregelak. Ezen ezta kreaturik haiñ xumerik, eta txarrik non ez baitaroku erakuxten Jainkoaren ontasuna.

 

        2. Arima ona eta xahua baziñdu, gauza guziak ikhus ziñetzake goibelik gabe, eta errexki adi ziñetzake: ezen bihotz xahuarentzat ezta deus estalirik, idekiac dire zeruak eta ifernuak.

        Nolakoa baita gigona bere barrenean, halakoak dire haren iuiamenduak kanpoko gauzen gaiñean.

        Egiazko bozkariorik baldiñ bada munduan, hura du bihotz onetako gigonak. Eta balin bada atsekaberik edo ondikorik, konzienzia gaixtoentzat dire guziz halakoak.

        Nola burdiña herdoilldura guziak utzirik goritzen baita suban, hala Jainkoari osoki ematen zaion gizona egiten da gizon berri bat uzkurdura guziak utzirik.

        Arima bat epheltzen hasten den pontutik izitzen da nekherik xumeenaz, eta kanpoko konsolazioneen ondoan abiatzen da.

        Baiñan noiz eta ere bere burua osoki garaitzen hazten baita, eta Jainkoaren bideetan gogo onez ibiltzen, orduan errex kausitzen du lehen gaitz eta dorphe zitzaiona.

 

aurrekoa hurrengoa