www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI. KAPITULUA

 

Komunionetik urruntzen denak bizitzeari ihes egiten dioela, eta indigneki hurbiltzen denak heriotzea ematen dioela bere buruari.

 

ARIMAK

        1. Iauna, behatzen diodanean alde batetik zure goratasunari, eta bertzetik ene beheratasunari, ikharatzen naiz, eta konfunditzen ene baitan.

        Ezen ez banaiz zureganat hurbiltzen bizitzetik urruntzen naiz, eta indigneki hurbiltzen banaiz heriotzerat noa.

        Zer egiñen dut beraz, o ene Jainkoa, ene habea, ene laguntzaillea, duda, eta pena guzietan ene argitzaillea?

 

        2. Irakats dazu bide xuxena, eta indazu molde labur bat komunionearen sainduki egiteko.

        Ezen abantail handi bat da enetzat iakitea zer maneraz behar dudan ene bihotza preparatu progotxoski sakramendu horren errezibitzeko, edo sakrifizio handi horren ofrendatzeko zor darotzudan, errespetu, eta debozionerekiñ.

 

aurrekoa hurrengoa