www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

VIII. KAPITULUA

 

Nola behar dugun gure burua ezeztatu Jainkoaren aitziñean.

 

ARIMAK

        1. Mintzatuko othe natzaio ene Jaunari, ni hautsa eta herrautsa baizen ez naizena?

        Zerbait gehiago naizela uste badut, altxatuko zare ene orgilleriaren kontra, eta ene hobenek egiñen dute ene kontra lekhukotasun bat zeiñari eziñ deusik ihardetsiko baitiot.

        Baiñan ene burua mezprezatzen badut; ezeztatzen banaiz; eta fama bano guziei ihes egiñik ene herrautserat bihurtzen banaiz; orduan zure grazia alde izanen dut, eta zure graziak ene bihotzean distiatuko du.

        Eta ene ezteustasunaren tulunbioak iraungituko ditu bethikotz ene amudio, eta estimu prpioaren iñhar guziak.

        Estatu hartan erakuxten darotazu zer naizen, eta zer billhakatu naizen. Zeren eta ezpainaiz egiazki deus, eta hori ez nakien.

        Neure ganat uzten nauzunean ez naiz flakeziarik baizen; baiñan zure begitartea ene ganat itzultzen duzun bezaiñ sarri bethetzen naiz indarrez, eta bozkarioz.

        Oi gauza miragarria horla betan altxatzen bainauzu, eta haiñ samurki besarkatzen, ni zeiña ene pisutasun propioak ezdeusera bainarama.

 

        2. Horra zer egiten duen zure amudioak, nik merezi gabe hasten da ontasunez ene bethetzen; laguntzen nau ene beharretan, beiratzen nau hirriskurik handienetan, eta atheratzen nau milla gaitz suerteen artetik.

        Ene burua galdu dut sobera maitatuz; eta zu bakharra bilhaturik, eta maitaturik kausitu zaitut, baita halaber neure burua, eta zure amudioa baliatu zait ene ezteustasunean barrenago sartzeko.

        Hala, o Jesus, guziz mansoa egiten darotazu ez solamente nik merezi baiño grazia gehiago; baiñan oraiño zureganik igurikitzen, eta galdetzerat atrebi naiteken baiño gehiago.

 

        3. Zaren bethiere benedikatua, o Jainkoa! Zeren grazia guzientzat indigne naizelarik, halere zure jenerostasun, eta ontasun infinitua ezpaita gelditzen niri ungi egitetik, hala nola hañitz bertze esker gabeei, eta zuretzat higuintzarik baizen ez dutenei.

        Jauna osoki zure ganat itzularaz gaitzazu izan gaitezentzat esker emaille, humill, jainkotiar; ezen zu zare gure salbamendua, gure indarra, eta berthutea.

 

aurrekoa hurrengoa