www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII. KAPITULUA

 

Maitatu behar dela Jesus gauza guzien gaiñetik.

 

        1. Dohatsua da ungi dakiena zer den Jesusen maitatzea, eta Jesusengatik bere buruaren arbuiatzea.

        Utzi behar ditutzu maite ditutzun guziak guziz maite haren gatik, zeren bakharrik, eta gauza guzien gaiñetik nahi baitu izan maitatua.

        Kreaturen amudio enganiosa da, eta ganbiakorra, baiñan Jesusen amudioa leiala eta iraupenezkoa.

        Kreaturari lotzen zaioena eroriko da harekiñ, baiñan Jesusi iuntatzen zaioena hura bezala egonen da fermu eternitatean.

        Maita zazu eta itxezazu zure adiskidetzat mundu guziak uzten zaituenean utziko etzaituena, eta galtzetik debekatuko zaituena.

        Berdiñ nahi baduzu eta ez noizbait utzi beharko ditutzu kreatura guziak.

 

        2. Lot zakizko beraz Jesusi, eta zaude harekien bizian eta heriotzean; eman zaite adiskide leial haren eskuetan zeiñak baitu podore zure laguntzeko bertze guziak eskasten zaizkitzunean ere.

        Orduan guzizko maite hark bakharrik nahi du izan maitatua, eztu nahi bertzerekiñ partitu zure bihotza, berak nahi du guzia, eta nahi du han iarri errege bere tronuan bezala.

        Nahi baziñdu husku zure bihotza kreaturen afekzione guzietarik, ethor liteke Jesus gogotik zure baitan bere egoitzaren egitera.

        Berdiñ gizonengatik egiten ditutzun obrak, eta Jesusi khentzen diotzotzunak galduak dire guziak.

        Etzazula har zure habetzat seska bat haizeak darabillana, ezen haragi guzia belharraren pare da, eta haren loria guzia ihartzen da belharraren lorea bezala.

 

        3. Gizonen kanpoari bazauzko beira laster enganatuko zare, eta hetan billhatzen baduzu zure konsolamendua, eta probetxua, maizago kausituko duzu zure arimako kaltea, eta zorigaitza.

        Gauza guzietan Jesus billhatzen baduzu falta gabe edirenen duzu; eta zure burua billhatzen baduzu halaber kausituko duzu, baiñan zure bidegabetan.

        Ezen gizonak Jesus billhatzen duenean bere buruari kalte gehiago egiten dio, mundu guziak eta bere etsaiik handienak egiñ diozokoten baiño.

 

aurrekoa hurrengoa