www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XL. KAPITULUA

 

Gizonak eztuela berenez onik, eta eziñ dukela deusez ere buruperik.

 

ARIMAK

        1. Iauna zer da gizona zu hartaz orhoitzeko, edo zer da gizonaren semea zuk hura zure bisitaz ohoratzeko?

        Nondik merezitu ditu zuk hari egiten diotzotzun grazia guziak.

        Uzten baninduzu ere, o ene Jainkoa, zer zuzen nuke errenkuratzeko?

        Eta zer kausi dezaket errateko ez badarotazu ematen galdetzen darotzudana.

        Eziñ neure buruaz deus pensa, eta erran dezaket egiagorik hauxe baiño, Iauna, ez naizela deus, ez daikedala deus, eneganik eztudala deus onik; ez naizela flakeziarik baizen, eta bethiere neure iaidura guzia ezteusera dudala.

        Halako maneraz bai non ezpanauzu kanpotik laguntzen, eta barnetik borthizten, laxatzen bainaiz berehala, eta erortzen epheltasunerat.

 

        2. Baiñan zu, Iauna, bethi orobat zare eternitate guzian, bethi on, iustu, saindu.

        Gauza guziak ordenatzen, eta arrimatzen ditutzula ontasunekiñ, istutasunekiñ, zuhurtziarekiñ, eta saindutasunekiñ.

        Baiñan ni zeiña aitziña baiño gehiago bainoa gibela berthutearen bidean ez nago denbora luzez estatu batean, zeren ganbiatzen bainaiz denboaren arabera.

        Halere lauster altxatzen naiz plazer duzunean hedatu zure eskua ene laguntzeko.

        Ezen zu zerrori nihoren laguntzarik gabe asko zare ene laguntzeko, eta ene borthizteko halako fazioñez non ezpainaiz haiñ ganbiakor izanen, baiñan ene bihotza osoki zure ganat itzuliko baita, eta zure baithan baizen ezpaitu billhatuko bere sosegua.

 

        3. Baldiñ banaki munduko konsolazioneen uzten, nahiz debozionean aitziña goateko, nahiz zure baithan kausitzeko gizonen artean eziñ tuzkedan laguntzak, eta solejimenduak.

        Orduan arrazoiñekiñ uste behar nuke betheko nintekela zure graziaz, eta zerutikako dohaiñez, eta konsolamenduez.

 

        4. Esker darotzut, o ene Jainkoa, ene ganat heldu diren ontasun guziak zureganik heldu direnaz geroztik.

        Ezen ezdeus naiz, eta banitate huts zure aitziñean guzia naiz ganbiakorra herbala, eta flakoa.

        Zertaz duket beraz ene baithan burupe, eta zergatik nahi dut izan prezatua bertzeez?

        Ene ezteustasunagatik? Hori liteke azkeneko banitatea.

        Egiaz banaloria izurri perillos bat da, eta llilluramendu handi bat egiazko loriaz gabetzen, eta zure graziaz billhuzten gaituenaz geroztik.

        Ezen nihor bere buruaz kontent denean zure desgogara egiten da, eta gizonen laudorioen ondoan dabillanean galtzen tu egiazko berthuteak.

 

        5. Arimaren egiazko loria, eta bozkario saindua da zure baithan bere atsegiña ematea, eta ez bere baithan zure handitasunean boztea, eta ez bere berthuteaz, eta kreaturetaz gure gogarako diren gauza guziez zuri ohore ematea.

        Hala beraz, Iauna, gizonek lauda bezaitzate zu, eta ahantz ni; glorifika betzate zure obrak, eta ez eneak; laudorio guziak diren zuretzat, eta nik ez dezadan enetzat geldi batere.

        Zu zare ene loria, eta ene bihotzeko bozkarioa.

        Eztut nahi loriarik, eta bozkariorik hartu zure baithan baizen, ene bizi guzian, ezen nitaz denaz bezanbatean eztut deus loria, eta burupe eman diezakedanik ene flakeziak, eta ezdeustasuna baizen.

 

        6. Juduek eta mondanoek billha bezate elkharri ematen dioten loria: nik behintzat eztut nahi billhatu Jainkoaganik heldu dena baizen.

        Ezen mundu huntako loria, ohore, eta handitasun guziak eztire banitaterik, eta erhokeriarik baizen zure eternitateko loriaren aldean.

        O ene Jainkoa, zeiña baitzare ene miserikordia, eta ene egia; Trinitate dohatsua! zuri xoilki zor zaizkitzu laudoriak, ohoreak, berthuteak, eta loria mende guzietako mendetan.

 

aurrekoa hurrengoa