www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

LIII. KAPITULUA

 

Munduko ontasunekiñ iosiak direnei eztiotzatela Jainkoak ematen bere graziak.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, deus ezta haiñ baliosik, nola ene grazia, eztu nahi izan bertze gauzekiñ belsatua, ez nahastatua munduko konsolazioneekiñ.

        Nahi baduzu beraz hura eman diezazudan hastan zatzu zureganik traba guziak.

        Billha zazu erretiramendua, lakhet bekizu bakharrik zure buruarekiñ egoten.

        Ihes egiozute solas alferrei, iarraik zakizko othoitzari, duzun artha zure konzienzia garbi idukitzeaz, eta zure bihotza bethi zure bekhatuen urrikiaz zaurtua izateaz.

        Munduari ez balitz bezala behatu behar diozu, eta lothu behar zaizko Jainkoari hertsikiago lurreko gauza guziei baiño.

        Ezen eziñ dukezu gogoa ene baithan finkatua, munduko atsegiñ iragankorren ondoan zabilzala.

        Hastandu behar duzu zure ezagunetarik, eta maitetarik, eta iduki behar duzu zure arima munduko konsolzione guziez gabetua.

        Hartarakotz Iondoni Petri Apostoluak othoizten ditu hertsiki giristiño guziak, bizi daitezen lurraren gaiñean lekhortar, eta bideante bezala.

        Oi nolako segurantzarekiñ hilzen den gizona deusi ere mundu huntan amudioz eztatxakona!

        Ordean arima eri eta flakoa eziñ daoke gauza guzietarik horla hastandua, eta lurreko gauzekiñ iosia denak eztaki zer den gizon barrenkoi, eta espiritualaren libertatea.

        Bada nahi badu izan espiritual, behar diote ukho egiñ, atzeei bezala hurkoei ere; eta bere buruaren beldur izan behar du nihoren ere baiño gehiago.

        Zure burua osoki garai ahal badezazu errexkiago gero bertzeak eginen tutzu.

        Biktoriarik handiena nork bere burua garaitzea da. Nork ere bere burua hezi baitu halako maneraz non haren sensuek arrazoiñari obeditzen baitiote, eta haren arrazoiñak gauza guzietan ene borondateari hura da bere buruaren garaitzaille, eta munduaren nausi.

 

        3. Nahi baduzu perfekzione gora hura ardietsi, lothu behar zaizko lan hari zure indar guziez, hari behar duzu zuhaitza errotik pikatzen, athera behar duzu zure bihotzetik zeure buruarentzat zure aisientzat, eta zeiñ nahi den munduko ontasunentzat duzun amudio desordenatua.

        Nork ere bere amudio propioa garaitu baitu, haiñak egiñ du hurren guzia, ezen ebaki du bizio guzien erroa.

        Eta biktoria haren fruitua da bake bat deusere eziñ altara dezakena.

        Baiñan nola gutiak baitire bere buruei hiltzera ensaiatzen direnak: hala gehienak bere pasioneen gathibu gelditzen dire, halako maneraz non espirituak eziñ garai baitetzake haragia.

        Bada enekiñ libertate osoan ibiltzeko hezi behar dire gutizia desordenatuak eta ez lothu kreatura bati ere pasionez, edo amudio propioz.

 

aurrekoa hurrengoa