www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVI. KAPITULUA

 

Jainkoa baithan eman behar dugula gure fidantzia mihi gaixtoz zaurthuak garenean.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, zaude fermu, eta emazu ene baithan zure esparantza;

        ezen zer dire gizonen solasak; baizen hitz airean galtzen direnak; eta harriak hausten eztutenak.

        Egia bada zutaz erraten dena, libra zaite lehen bai lehen eskas hartarik.

        Ezpaduzu zure burua faltiar kausitzen; paira zazu gogo onez, erran gaixto hura Jainkoaren amoreagatik.

        Etzare gai tormenta handien iasateko; eztuzu bada bederen zenbait hitz gogor pairatu behar?

        Zergatik haiñ gauza xumeak min egiten darotzu bihotzean? Zeren oraiño haragizkoa baitzare, eta behar baiño gehiago gizonei behatzen batiozute.

        Arbuiatua izateko beldurrez, eztuzu hiroik aditu nahi zure eskasen gaiñean, eta zabiltza zure buruaren edertatzeko aitzekia billha.

 

        2. Baiñan sar zaite barnagi buruaren ezagutzan, eta ikhusiko duzu mundua oraiño zure bihotzean bizi dela, eta gizonen gogara egiñ nahizko gutizia banoak zure baithan badirauela.

        Ezen zure faltengatik beheratua, eta mezprezatua izateko duzun beldurrak erakuxten du ageriki etzarela egiazko humilla, ez egiazki munduarentzat hilla, eta eztela halaber mundua hilla, eta gurutzefikatua zuretzat.

        Baiñan adi zazu ene hitza, eta gizonen solaz guziez etzare kontu hariko.

        Gizonen gaixtakeriak asma ahal detzakeen guziak zure kontra erasten balire ere, zer bidegabe zinduke? Uzten bazintu erran hek guziak antsia gabe aireko fixa bezala, gai othe litezke zure burutik ille baten atheratzeko ere?

 

        3. Presuna bat eztenean bere barrenean sarthua; bihotza kanporat barraiatua duenean, eta Jainkoa begien aitziñean eztuenean hitz moko bat asko da haren zaurtzeko, eta minki ofensatzeko.

        Baiñan ene baithan bere esparantza ematen duenean, bere iuiamendu propioa trikatu gabe; gizonen iuiamenduentzat ezta beldur izanen.

        Ezen ni naiz Juiea, eta bihotzen barrenak ezagutzen ditudana; nik badakit er maneraz gauzak iragaten diren; badakit nork egiñ duen ofensa, eta nori egiten zaion.

        Nik permetiturik egiñ da hunelako gauza, edo erran halako hitz, eta hori gerthatu da argitarat atheratzeko haiñitzen bihotzetan gordiak zaudezen gogoetak.

        Inozenta, eta faltaduna nik iuiatuko ditut mundu guziaren aitziñean; baiñan nahi izatu ditut bata, eta bertzea lehenago frogatu iuiamendu gorde batez.

 

        4. Gizonen lekhukotasuna maiz enganioa da; baiñan ene iuiamendua egiazkoa da, fermua, eta deusek eziñ ganbiatuko du.

        Maiz gordea da, eta nihor gutik ezagutzen ditu haren sekretuak.

        Eta ez bethi iustua iduritu arren presuna zuhurziaz gabetuei, hargatik xuxena da, eta eziñ nihor engana dezake.

        Niri utzi behar zait beraz gauza guzien iuiamendua, nork bere burua siñhetsi gabe.

        Ezen iustua ezta altaramendurat eroriko, zer nahi den gaitz gertha dakion Jainkoak permetiturik.

        Damu guti izanen du, iende batzuek haren kontra gaizki, eta iniustuki mintzatzen badire; eta halaber bozkario guti bertze batzuek haren alde iarririk iustuki defendatzen badute.

        Zeren baitaki nik zundatzen ditudala bihotzen, eta erraiñen barrenak, eztudala iuiatzen kanpoko idurien arabera, et maiz gizonen begietn on, eta laudagarri dena, gaixto dela eta kriminel ene iuiamenduan.

 

ARIMAK

        5. Ene Jauna, eta ene Jainkoa zeiña baitzare iuie iustu, borthitz, eta pairakorra, zeiñak ezagutzen baituzu gizonen flakezia, eta gaixtotasuna; zaren othoi ene indarra, eta ene habe bakharra.

        Ezta asko ni neure begietan hobenduri ez izatea; zureek ikhusten dute ene baithan nik eziñ ezagut dezakedana, eta mehatxatu nauten aldi guzietan behar izatu dut humiliatu, eta hiroi guziak eztiki hartu.

        Barkha dietzakidatzu, ene Jainkoa, bertzela konportatuz egiñ ditudan hutsak, eta egidazu grazia ethorkizunean humillago, eta pairakorrago izateko.

        Hobeago dut othoiztu zure miserikordia guziz handia ene barkhamenduaren ardiesteko; ezen ez fidatu, ene baithan dela uste dudan iustutasunean: ezen ene konzienziaren xokoluak, eta gordairak eztitut ezagutzen.

        Ezen deusetan ere faltiar neure burua kausitzen eztudalarik halare eziñ neure burua iustifika dazaket, zeren eta zure miserikordia gabe gizon batere ezpaita iustu edirenen zure aitziñean.

 

aurrekoa hurrengoa