www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVII. KAPITULUA

 

Gure buruentzat dugun amudioak gibelatzen gaituela ontasun soberanoaren amudiotik.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, eman behar duzu guzia, guziagatik, eman behar zaizkit guzia; nahi banauzu izan osoki.

        Jakiñ zazu deusek ere eziñ hanbat kalte egiñ diezazukela nola zure buruarentzat duzun amudioak.

        Zenbatenaz baituzu amudio propio gehiago, hanbatenaz, zare kreaturekiñ iosiago.

        Zure amudioa sinplea, garbia, eta xuxena balin bada, etzare munduko gauzen gethibu izanen.

        Etzazula desira, iatea zillhegi etzaitzuna. Eta etzazula izan deus ere traba zaitzakenik, edo espirituko libertateaz gabe zaitzakenik.

        Miresteko da nola eztuzun bihotzaren barnetik uzten ene ganat zure burua, zuk desira, edo izan ahal detzakezun guziekiñ.

 

        2. Zergatik tristezia banoez ahitzen zare, eta nekhatzen artha sobraniazkoez?

        Zatxazko fermuki ene borondateari, eta deusek eziñ kalterik egiñen darotzu.

        Lotzen bazaizko gauza bati baiño hobeki bertze bati; lekhu bat hautatzen baduzu, eta uzten bertze bat zure aisiagatik, eta zure kontentamendu propialagatik; etzare behiñ ere izanen griña eta khexagune gabe, zeren kausituko baituzu gauza guzietan eskasak, eta kontrestak lekhu guzietan.

 

        3. Ezta beraz heldu bihotzeko bakea munduko gauzen izatetik, ez eta hek nombre handian izatetik ere, baiñan hek arbuiatzetik, eta bihotzez uztetik.

        Eta gauza hori erran behar da ez solamente aberastasunez, baiñan oraiño ohoreen, eta laudorioen gutiziaz ere, ezen iragaten da mundua, eta munduarekiñ gauza horiek guziak.

        Lekhuaren saindutasuna guti baliatzen da espirituaren kharra eskas denean, eta kanpotik bilhatzen dugun bakeak guti iraunen du: ezpalin badu bere zimendua bihotzeko bakean.

        Erran nahi da ezpazare enekiñ borthizki lothua, alda bezaitezke; baiñan hobe eziñ zaitezke.

        Ezen lehenbiziko aldian kausituko tutzu zureganik hastandu nahi izan ditutzun gaitz guziak, eta menturaz, gehiago ere.

 

Othoitza bihotzeko garbitasuna Jainkoari galdetzeko

        4. Ene Jainkoa borthitz nazazu espiritu sainduaren graziaz.

        Borthitz zazu ene baithan gizon barrenekoa.

        Libra zazu ene bihotza munduko artha, eta griña guzietarik.

        Etzazula utz ene bihotza thira dezan bere ganat zer nahi den gauza txar, edo baliosen gutiziak.

        Egidazu grazia munduko gauza guziei beha diozotedan gauza iragankorrei bezala, eta orhoit nadiñ neroni ere hekiekiñ batean lauster iraganen naizela; zeren ezpaita iguzkiaren azpian deus iraupenekorik; eta guziak baitire banitate, eta espirituko atsekabe.

        Oi ala dohatsu baita gauzei manera hortan behatzen diotena.

 

        5. Indazu, Iauna, Jainkozko zuhurtzia hori; ikhas dezadantzat zu gauza guzien gaiñetik bilhatzen, kausitzen, gustatzen, eta maitatzen. Eta gauza guziez iuiatzen bere baithan direnaren arabera, eta zure probidenziak eman dioten berrunkaren arabera.

        Indazu behar den prudenzia lausenguen eneganik urruntzeko, et kontresten mansoki iasateko.

        Ezen zuhurtzia handi bat da gizonen hitz banoen mezprezatzea, eta sirena perillosen kanta eztiei, eta lausengu xarmagarriei beharria tapatzea.

        Manera hortan ibilliko gare seguranzarekiñ Jainkoaren bideetan.

 

aurrekoa hurrengoa