www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

I. KAPITULUA

 

Nola behar den preparatu Jainkoaren aditzerat.

 

ARIMAK

        1. Adituko dut Jainko iaunak ene bihotzaren barrenean erranen darotana.

        Dohatsu arima, Jainkoa mintzo zaionean aditzen duena, eta harenganik konsolazionezko hitzak hartzen dituena!

        Dohatsu beharriak, Jainkozko hitzen soiñua enzuten dutenak, eta munduko habarrotsentzat zarratuak direnak.

        Berriz ere diot dohatsu beharriak, kanpotik heldu zaioten boza aditu nahi eztutenak; baiñan bihotzari minzo zaion egia entzuten dutenak.

        Dohatsu, bere barrenaren berri dakitenak, eta egun oroz debozionezko pratika sainduz gerotik gerora gehiago zeruko sekretuen ezagutzerat preparatzen direnak.

        Dohatsu gizona, munduko traba guzietarik libraturik Jaink xoilla baithan gogoa duena.

        Gaudezen erne o ene arima, eta hertsatzigun gure sensuen atheak aditzeko zer erranen darokun gure Jainko iaunak, huna zer dioen zure guziz maiteak.

 

JESU-KRISTOK

        2. Ni naiz zure salbamendua, zure bakea, eta zure bizia; zaude enekiñ, eta kausituko duzu egiazko sosegua.

        Utzatzu gauza iragankorrak, eta iarraik zakizkote bethi iraun behar dutenei.

        Zer dire denborak daramatzan gauzak, doidoia llilluramendu banoak.

        Eta zertako tutzu kreaturak, kreatzailleak uzten bazaitu.

        Beraz gauza guziei ukho egiozute iaunaren gogarako, eta haren zerbitzari leial izan zaitezenzat, eta egiazko dohatsutasuna ardiets dezazuntzat.

 

aurrekoa hurrengoa