www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

46. IRAKURTZA

 

Jesusek igoten dau Zeruetara
Olibeteko menditik bere dizipuluak ekuseela.

 

BATERA San Markosek cap. 16. v. 19-20.
San Lukasek cap. 24. v. 50-53.
San Juanek cap. 21. v. 25.
Apostoluen Egintzak cap. 1. v. 9-12.

 

        Mark v. 19. Eta Jesus Jauna eurai berba egin ezkero,

        Akt. v. 9. Eurak ekusela igon eban.

        Luk. v. 50. Eta bedeinkatu zituan bere eskuak jasorik.

        Ta bedeinkatu ezkero, euretarik aldegin zan, ta zan Zerura eroana.

        Akt. v. ibi. Ta artu eban odoi batek, zeñek kendu eban euren begietarik.

        Mark an. Igo eban Zerura, ta jarririk dago Jangoikoaren eskoatara.

        Akt. v. 10. Ta bera joiala, eurak egozala Zerura begira aror non euroen alboan ¡fini zirian persona bi soñeko zuriakaz,

        Ta esan eutsen: Gizon Galilearrak, zegaiti zagoze Zerura begira? Zuen aurretik Zerura igon daben Jesus au, etorriko da alan, zelan ikusi dozuen Zerura joaten.

        Luk. v. 52. Eta eurak bera adoradu ezkero, Jerusalenera biurtu zirian pozkari andiaz;

        Akt. v. 12. Jerusalenen ondoan dagoan Olibeteko menditik, Jaieguneko bide ibilte bat.

        Luk. v. 53. Ta beti egozan Tenpluan Jangoikoa alabatu, ta bedeinkatuten.

        Mark. v. 20. Ta eurak urten eben, ta leku guztietan predikau eben, Jaunak eurai lagundurik, ta baiezturik euren dotrinea lagunduten eutsen mirariakaz.

        Joan 25. Beste gauza asko Jesusek egin zituanak dagoz: ta baldin guztiak eskribituko balira, uste dot, mundu guztian bere kabituko ez litekezala eskribidu bear litekezan libruak.

        Luk. Amen.

 

* * * * * * * * * *

 

O.S.C.S.R.E.

Fr. Pedro Antonio de Añibarro

[Sinatuta eta izenpetutaJ

 

aurrekoa hurrengoa