www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

1. IRAKURTZA

 

San Juan Bautistaren sortuera,
ta jaiotzako barri onak emoten deutsaz
Angeru San Gabrielek Zakarias bere Aitari.

 

San Lukasek cap. 1. v. 1 ad 25.

 

        Zerren askok ifini gura izan dituezan moduz gure artean jazo izan dirian gauzak:

        Guri esan deuskuezan legez, lenengotik ikusi zituezanak, ta berbearen ministroak zirian eurak:

        Niri bere eretxi izan deust, ondo jakin ezkero, zelan lenengotik jazo zirian, zuri, o Teofilo guztiz ona, era onean eskribietea;

        Ikasi dozuzan gauzeen egia ezagutu dagizun.

        Herodes Judeako Erregearen egunetan egoan Zakarias eritxon Sazerdote bat Abiasen familiakoa, eta onen Emazte Isabel eritxona Aaron-en Alabeen artekoa.

        Biak zirian justuak Jangoikoaren aurrean, ta ebiltzen zuzen Jangoikoaren mandamentu, ta justutasunetan zer esanik emon baga,

        Eta semerik ez euken, zerren Isabel seingea zan, ta bata ta bestea zirian urte askotakoak.

        Eta jazo zan Zakarias Jangoikoaren aurrean egoala Sazerdotearen lanak, ta bere aldia egiten,

        Sazerdotetasunean oi zan legez, berari egokion suertez Jaunaren Tenplura sartutea, inzensoa eskeñitera:

        Eta erri guztia egoan kanpoan oraziño egiten inzenso tenporan.

        Eta Zakariasi agertu jakan Jaunaren Angeru bat zutik altara inzensodunaren eskoatara.

        Eta berau ikusirik, Zakarias ikaratu zan, ta bildurra sartu jakon.

        Eta Angeruak esan eutsan: Zakarias, etzaite bildurtu, zerren zure oraziñoa enzuna izan da: ta Isabel zure Emazteak egingo deutsu seme bat, ta Juan deituko deutsazu.

        Eta izango jatzu atsegin ta pozkaritzat, ta asko bere jaiotzan poztuko dira:

        Zerren andia izango dan Jangoikoaren aurrean: ardaorik, ez sagardaorik edango eztau, Espiritu Santuaz betea izango da bere Amaren sabel beraganik:

        Eta Israeleko seme asko Jaun ta euren Jangoikoagana biurtuko ditu:

        Eta joango da bere aurrean Eliasen espiritu ta birtutean, gurasoen biotzak semeetara biurtuteko, ta fedebageak justoen zurtasunara, Jaunari erri oso bat prestauteko.

        Eta Zakariasek Angeruari esan eutsan: zelan ori jakingo dot? bada ni zarra nas, ta nire emazte bere urteetan aurrera doa.

        Eta Angeruak eranzun ta esan eutsan: ni nas Gabriel Jangoikoaren aurrean egoten nasana: ta biraldua nas zuri berba egiteko, ta barri on au zuri emoteko.

        Zu barriz mututurik geldituko zara, ta berbarik ezin egingo dozu, gauzok egingo dirian eguna eldu arteraño, zergaiti ze bere denporan kunpliduko dirian nire berba oneek siñistu eztozuzan.

        Bitartean jente guztia egoan Zakariasi itxadoten: ta mirarituten zirian luzetuten zalako bere egotaldia Tenpluan.

        Eta urten ebanean ezin berbarik egin eutsen eurai, ta aditu eben ikusgarriaren bat Tenpluan ikusi izango ebala.

        Eta berak siñuakaz adietan emoten eban, ta mututurik geratu zan.

        Eta bere ofizioko egunak bete zituanean, bere etxera joan zan.

        Eta egunok igarorik, bere emazte Isabel seindun gelditu zan, ta bost illebetean ezkutaturik gelditu zan; ta ziñoan:

        Zerren Jaunak mesede egin eustan, begiratu eustan egunetan, nire afruntua gizonen aurretik kenduteko.

 

aurrekoa hurrengoa