12. IRAKURTZA
Judeguak arrika egin gura eutsen Jesusi, esan ebalako Jangoikoaren Semea zala: Au jakinik Jaunak, aldegiten da eurakganik ermura.
San Juanek cap. 10. v. 22-42.
Eta Jerusalenen gordeten zan Barritzako jaia: ta negua zan.
Eta Jesus ebillan Tenpluan Salomonen atartean.
Judeguak bada inguratu eben, ta esan eutsen: Nos artean gure arimea eroango dozu? Kristo bazara, esaiguzu argiro.
Jesusek eranzun eutsen: Dirautsuet, ta sinisten ezteustazue: nire Aitaren izenean egiten dodazan obra eurak nire testimonioa emoten dabe:
Baña zuek sinistuten eztozue, nire ardietarikoak etzarealako.
Nire ardiak nire boza danzue: ta nik dazaudaz, ta darraide: Eta nik beti betiko bizitza emoten deutset, ta iños galduko eztira, ta nire eskutik iñosbere iñok ostuko eztitu.
Nire Aitak emon eustana, gauza guztien ganean da: ta nire Aitaren eskutik iñok iños ostu ezin leiz.
Nire Aita, ta ni gauza bat gara.
Orduan Judeguak arriak artu zituezan berari arrika egiteko.
Jesusek eranzun eutsen: Nire Aitaren gauza on asko erakutsi deutsuedaz, euretarik ze obra gaiti arrika egiten deustazue?
Judeguak eranzun eben: Arrika egiten ezteutsugue egite ona gaiti, ezpada biraoa gaiti: ta zu gizona izanik, zeu Jangoiko egiten zarealako.
Jesusek eranzun eutsen: Zuen legean eskribidurik eztago: Nik esan neban, Jangoikoak zaree zuek?
Bada Jangoikoak deituten baditu aek, zeintzuei Jangoikoaren berba egin jaken, ta Eskritureak ezin uts egin lei:
Niri Aitak santutu, ta mundura biraldu ninduan oni, zuek diraustazue: Biraoa diñodala: esan dodalako, Jangoikoaren Semea nas?
Neure Aitaren obrak baldin egiten ezpadodaz, sinistu ez eidazue.
Baña egiten baditut, niri sinistu gura ezpadeustazue bere, obrai sinistu egiezue; ezagutu, ta sinistu daizuen, Aita nigan dagoala, ta ni Aitagan.
Eta eurak preso artu gura eben: baña euren esku artetik urten eban.
Eta joan zan osterabere Jordaneko beste aldera, ara bertara non Juan egoan lenengoan bateatuten: ta an gelditu zan.
Eta asko beragana etorri zirian ta ziñoen: Egiaz Juanek milagrorik egin ez eban.
Baña Juanek onegaiti esan zituan gauza guztiak dira egiazkoak. Ta askok beragan sinistu eben.
|