www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

8. IRAKURTZA

 

Jesusek diño, bera dala ur bizitzakoa.
Askok dauke Kristotzat. Fariseoak
amurru geiago bere kontra artuten dabe.

 

San Juanek cap. 7. v. 37-53.

 

        Eta jaiaren azkeneko, ta andiaren egunean an egoan Jesus, ta dedarrez esaten eban: Iñor egarri bada, betor nigana, ta edan begi.

        Nigan sinistuten dabenak, Eskritureak diñonez, bere sabeletik eriongo dira bizitzako urezko ibaiak.

        Au ziñoan beragan sinisten ebenak artuko eben Espiritua gaiti: bada oraindiño etzan emon Espiritua, zerren Jesus etzan izan gloriatua oraingiño.

        Jente aetatik bada askok berbok enzun ezkero, ziñoen: Au profeta da egiaz.

        Bestebatzuk ziñoen: Au Kristo da. Baña batzuk ziñoen: Zer bada Kristo Galileati etorriko ete da?

        Eztiño Eskritureak, Kristo datorrela Dabiden odoletik ta Dabid egon zan Belengo Gaztelutik?

        Eta onelan eztabaida egoan jenteen artean bere ganean.

        Eta euretarik batzuk preso artu gura eben: baña beragan eskurik iñok ifini ez eban.

        Ministroak, bada biurtu zirian Sazerdoten Nagusietara, ta Fariseoetara. Eta oneek esan eutsen: Zegaiti ekarri eztozue?

        Ministroak eranzun eben: Onek legez sekula gizonik berba egin ez eban.

        Fariseoak barriro esan eben: Zer bada, zuek bere engañatuak izan al zaree?

        Menturaz iñok Nagusi, ta Fariseoetarik sinistu dau beragan?

        Baña nolanaiko jente legea eztakienak madarikatuak dira.

        Nikodemok, (Jesusgana gaubez etorri zanak, ta euretarikoa zanak) esan eutsen:

        Menturaz gure legeak juzgetan dau gizon bat, lenago berari enzun baga, ta zer egin daben jakin arteraño?

        Beroni eranzun, ta esan eutsen: Zu bere Galileoa al zara? Begira Eskriturai, ta ezagutu egizu, iñosko alditan Galileati jagi eztala Profetarik.

        Eta bakotxa bere etxera biurtu zan.

 

aurrekoa hurrengoa