www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

1. IRAKURTZA

 

Pilatosek illerazo ezkero Galileo batzuk,
ta Siloeko Torrea jausirik il zituzanakaz,
artuten dau Jesusek bidea esateko:
kondenauko diriala, penitenzia egiten eztabenak.
Osatuten dau Jai baten andra gaixo bat.

 

San Lukasek cap. 13. v. 1-17.

 

        Eta denpora atan an egozan batzuk esaten eutsezanak berari Galileoen barriak, zeñeen odola nastau eban Pilatosek euren sakrifiziokoagaz.

        Eta Jesusek eranzun eutsen, esanik: Uste dozue, aek Galileotarrak bekatari andiagoak ziriala beste guztiak baño, alango gauzak padezidu arren?

        Dirautsuet, ezetz: Baña barriz penitenzia egiten ezpadozue, aen antzera ondatuko zaree guztiok.

        Bai ta bere arako amazortzi gizon, Siloeko Torrea euren ganean jausi, ta il zituzanak legez: uste dozue eurak ziriala zordunagoak, Jerusalenen bizi zirian gizonak baxen?

        Dirautsuet, ezetz: Baña baldin penitenzia egiten ezpadozue, guztiok aen antzera galduko zaree.

        Eta esaten bere eban irudin au: Gizon batek eukan iko bat ifinirik bere mastian, ta joan zan beragana frutuaren billa, ta idoro, ez eban.

        Eta mastegiko langilleari esan eutsan: Ara, iru urte da iko onetara natorrela frutu billa, ta arkituten eztot: ebagi egizu bada: zetako lurra beteko dau oraiño?

        Berak eranzun eutsan, esanik: Jauna, aurten bere arren itxi egiozu, ta inguruan atxurtuko dot, ta satsak botako deutsadaz:

        Eta onenbestegaz frutua badakar, ondo; ta bestela gero ebagiko dozu.

        Eta euren Batzarrean egoan irakasten Jaiegun baten.

        Eta aror non amazortzi urtean gaixozko espiritua eukan andra bat: ta ain makurturik egoan, eze, ezin gorantz begiratu eban.

        Jesusek ikusi ebanean, deitu eutsan beragana, ta esan eutsan: Andrea, libre zagoz zeure gaixotasunetik.

        Eta beragan eskuak ifini zituan, ta bereala arteztu zan, ta esker onak Jangoikoari emoten eutsazan.

        Eta Batzarreko Nagusiak berbea arturik, aserraturik Jesusek Jaiegunean osatu ebalako, esan eutsan jendeari: Sei bear-egun dira: euroetan bada zatoze, osatu zaiezan, ta ez Jaiegunean.

        Eta Jesusek berari eranzuten eutsala, esan eban: Irudintzalle-guzurtiak, zuetarik bakotxak eztau Jaiegunean askatuten askatik bere idi, edo astoa, ta daroa edaten emotera?

        Eta Abranen alabau, Satanasek esturik amazortzi urtean euki daben au, ez zan askatu izan bear estura onetatik Jaiegunean?

        Eta gauzok esanik, bere arerio guztiak lotsatuten zirian: ta jente guztia poztuten zan, berak ain galanto egiten zituan gauza oneetan.

 

aurrekoa hurrengoa