www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

5. IRAKURTZA

 

Jesusek dirautse Fariseoai mastiaren irudintza.

 

BATERA San Mateok cap. 21. v. 33-46.
San Markosek cap. 12. v. 1-12.
San Lukasek cap. 20. v. 9-19.

 

        Eta asi zan esaten jenteari: Enzuzue irudin au.

        Zan gizon etxe-buru bat, masti bat ifini ebana, ta esiz inguratu eban, ta atxurraz sakondurik egin eban an bertan tollare bat, ta egin eban torre bat, ta emon eutsen errentan nekazari batzuei, ta joan zan urrinera denpora luzerako.

        Eta eldu zanean frutu denporea, biraldu eutsen nekatzalleai bere otseiñetarik bat, oni emon egioentzat mastegiko frutua.

        Eurak oraturik, kolpeka astindu, ta utsik biurtu eben.

        Eta barriro biraldu eutsen beste otsein bat: baña eurak au bere jo eben, arrika egin eutsen, ta burua ausi eutsen, ta injuriaz bete ezkero, biurtu eben ezerbere baga.

        Eta biraldu eban irugarrena bere. Beste orrenbeste zein besteai oni bere egin eutsen, ta kanpora atera ta il eben.

        Barriro biraldu zituan lengoak baño serbitzari geiago: ta eurak deungero artu zituezan: ta euroetarik batzuk mindu zituezan, ta beste batzuk il.

        Eta mastiaren Jabeak esan eban: Zer egingo dot? Biralduko dot neure seme maitea: bearbada dakusenean errespetoa eukiko deutse.

        Eukirik bada seme bat entero maite ebana, biraldu eutsen azkenean, ziñoala: lotsea eukiko deutse nire semeari.

        Baña nekazariak ikusi ebenean semea, esan eben euren artean:

        Au da Jabegaia, erdue, il daigun, ta gurea izango da bere senipartea.

        Eta oraturik, atera eben mastegitik kanpora, ta il eben.

        Orain bada mastiako Jabea datorrenean, zer egingo dau aek nekatzalleakaz?

        Eurak esan eben: Ondatuko ditu gogortasunaz aek gaistoak, ta arrendauko dau bere mastia beste nekazari bere denporan frutuak pagauko deutsezanai.

        Etorriko da, ta ilgo ditu nekatzalleok, ta beste batzuei emongo deutse mastuia. Ta eurak au enzunik, esan eben: Ez al da izango orrelakorik.

        Eta berak eurai begira esan eban: Zer da bada eskribidurik dagoan au: Etxea egiten egozanak bota eben arria, au berau etorri zan izatera etxe-eskiñako ikusgarriana?

        Jauna gaiti au egin zan, ta gauza miragarria da gure begietarako?

        Beragaiti dirautsuet, kenduko jatzuela zuei Zeruetako Erreinua, ta emongo jako onen frutuak egiten dituanari.

        Eta arri onen ganean jausten danak istanda egingo dau: ta berau iñoren ganera jausten bada, apurtuko da.

        Eta Sazerdoten Nagusiak, ta Fariseoak enzun zituezanean irudintza oneek, aditu eben eurak gaiti berba egiten ebala.

        Eta orduan eskua egotzi gura izanik, jentearen bildurra euken: zerren tze Profetatzat euken, ta larga eben, ta joan zirian.

 

aurrekoa hurrengoa