www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

20. IRAKURTZA

 

Jatsirik Jesus Taboreko menditik,
osatuten dau alditsu bat; ta irakasten dau,
zeinbat al daben fede bizi batek.

 

BATERA San Mateok cap. 18. v. 14-20.
San Markosek cap. 9. v. 13-28.
San Lukasek cap. 9. v. 37-44.

 

        Eta biaramonean jatsiten ziriala eurak menditik, urten eutsen bidera jente pilo andi batek.

        Eta bere dizipuluetara eldu zanean, ikusi zituan euren ondoan makina bat jente, ta Eskribak disputan egozala eurakaz.

        Eta jente guztia Jesus ikusirik bildurtu zan, ta ikaraz beterik arin berari agur egitera joan zan.

        Eta itandu eutsen eurai: ze disputa da zuena?

        Eta aror non jenteen arteko gizon bat beragana etorri zan, ta belauniko ifinirik bere aurrean esan eban: Arren begiratu eiozu nire semeari, bada besterik ez dot.

        Jauna, errukitu zaite nire semeaz, bada alditsua da, ta asko igaroten dau: ta sarritan surtara jausten da, ta askotan uretara.

        Eta aramen non espiritu batek artuten daben.

        Eta artzen daben lekuan, lurraren kontra joten dau, ta bertati asten da dedarrez, ta bitza botarazo, ta agin-otsak eragiten deutsaz, ta igartuaz doa, ta ozta beraganik aldegiten da, zatituten dabela:

        Eta zure dizipuluai eroan deutset;

        Eta erregutu neutsen atera egioela, ta ezin osatu izan dabe.

        Eta Jesusek eranzun eban, esanik: O jente-kasta fede ta sinismen bagea, ta gaistoa! nos artean zuekaz egongo nas?

        Nos giño sufriduko zaituedaz? ekardazu ona zure semea.

        Ta ekarri eben.

        Ta urreratu zanean, ta ikusi ebanean, asi zan espiritua nekalduten bera: lurrera bota, ta goiberatu eban.

        Eta beragaz lurrean emonik, irultzen zan bitza zeriola.

        Eta bere aitari itandu eutsan: Zeinbat denpora da au jazoten jakola? Ume txikia zanik, esan eban aitak:

        Eta askotan bota dau surtara, ta ureetara, beragaz akabetako. Baña baldin zerbait al badagizu, euki egizu gure errukia, ta lagundu eiguzu.

        Eta Jesusek esan eutsan: Sinistu al badaizu, izan-alak dira gauza guztiak sinisten dabenentzat.

        Eta orduan mutilaren aitak dedarrez, ta negarrez esan eban: Jauna, sinisten dot; lagun zakioz nire fede gitxiari.

        Eta Jesusek ikusi ebanean jente piloa etorrela, zemaitu eutsan espiritu loi-zikiñari, zirautsala: Espiritu gorra, ta mutua, nik aginduten deutsut, urten daizula beroneganik; ta geiago sartu etzaitezala onegan.

        Orduan txilio andiak emoten zituala, ta gatx asko egiten eutsala urten eban beraganik, ta gelditu zan illik legez: adiñabestez, ze, askok ziñoen: Illik dago.

        Baña Jesusek eskutik oraturik, lagundu eutsan jagiten, ta jagi zan; ta ordutik osatu zan mutilla, ta biurtu eutsan bere aitari.

        Eta zirianak miraritu zirian Jangoikoaren alaz.

        Eta etxean sartu ezkero, orduan dizipuluak eldu zirian aparte Jesusgana, ta itandu eutsen: Zergaitik guk ezin atera genduan a?

        Jesusek esan eutsen: Zeuroen fede gitxia gaiti. Bada egiaz dirautsuet ziapea garau bat dun beste fede baldin bazeunke, esango deutsazue mendi oni: Aldatu zaite emendik ara, ta aldatuko da; ta eztago zuek ezin ziñeiken gauzarik.

        Baña onelako deabruak eztira botaten, ezpada oraziñoaz ta barauaz.

 

aurrekoa hurrengoa