www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

18. IRAKURTZA

 

Bedar gaisto, berez ernetan dan azi, mostaza,
lebadura azkarria edo txantxaduria, tesoro ezkutau,
perla preziatu, ta sarearen antz-adirantzak.

 

San Mateok cap. 13. v. 24-52.

 

        Beste irudintza bat adirazo eutsen, esanik: Zeruetako Erreinuak dirudi azi ona bere soloan erein eban gizon bati.

        Eta gizonak lo etzazala, euren arerioa etorri zan, ta gari artean lollo edo bedar txarra erein eban, ta joan zan.

        Eta bedarra azi zanean, ta frutua ekarri ebanean, orduan lolloa bere agertu zan.

        Eta etxe-buruaren otseñak eldurik, esan eutsen: Jauna, menturaz azi ona zeure soloan erein etzenduan? Zelan bada dago an lolloa?

        Eta esan eutsen: gizon arerioak au egin eban. Eta, serbitzariak esan eutsen: nazu, joan, ta artu daigun?

        Ez, eranzun eutsen: jazo eztidin lolloa bildurik, beragaz batera garia bere atera eztagizuen.

        Larga bata ta bestea igitaiteraño: ta igitaiteko denporan igitariai esango deutset: batu egizue lenengo lolloa ta sortatan estu erretako; garia barriz neure garautegian sartu egizue.

 

San Markosek cap. 4. v. 26-34.

 

        Baitabere ziñoan: Jangoikoaren Erreinua da, lur ganean gizon batek garaua botako baleu legez,

        Eta lo egin daiala, ta gau ta egun jagi dedilla; garaua bere erne, ta aziten da berak eztakiala.

        Bada lurrak berez emoten dau, lenengo bedarra, gero burua, ta azkenean buruan garau betea.

        Eta frutuak emon dituanean, bertati igitaia sartuten da, dalako igitaiteko garia.

 

BATERA San Mateok, San Markosek an.
San Lukasek cap. 13. v. 18-21.

 

        Beste irudintza bat adirazo eutsen, ziñoala: Nori irudirazoko deutsegu Jangoikoaren Erreinua? Edo ze adirantzagaz bardinduko dogu?

        Zeruetako Erreinua da mostaza, edo ziape garauaren antzekoa, zein artu eban gizon batek, eta bere soloan erein eban.

        Au egiaz da txikiena lurrean dirian azi guztietatik:

        Baña ereinik, igoten dau, ta azten da garau-egosari guztiak baño geiago; ta adar andiak azten ditu; ainbeste ze, bere gerizpean bizi leitekez Zeruko egaztiak; ta abiak egin bere adarretan.

        Esan eutsen beste adirantza bat: Zeruetako Erreinua antz-irudituten da azkarriaz, zein andra batek artu, ta oratuten dau iru neurri urunetan, guztia jagi arteraño:

        Gauza guztiok esan eutsezan Jesusek jendeari irudintzetan.

        Eta alan adirazoten eutsen berbea antz-bardintzakaz, enzun al eben erara.

        Eta antz-irudintza baga ezerbere ez eutsen esaten.

        Bete zedin Profeteak esan ebana, diñoala: Neure aoa irudintzetan idigiko dot: agertuko dodaz mundua danik estaldurik egozan gauzak; baña bere diszipuluakaz bakarrik egoanean, dana azalduten eutsen.

 

San Mateok an.

 

        Orduan jentea despediturik etxera etorri zan, ta bere diszipuluak beragana eldurik, esan eutsen: adirazo egiguzu soloko lolloaren irudintza.

        Berak eranzun eban, esanik: Azi ona ereinten dabena da gizonaren semea.

        Soloa da mundua. Azi ona dira Erreinuko semeak ta lolloa dira gaistakeriaren semeak.

        Eta erein eban arerioa da deabrua: ta igitandea da munduaren azkena: ta igitailleak dira Angeruak.

        Alantxe lolloa batu, ta surtan erre oi dan legez, onela jazoko da munduaren azkenean.

        Gizonaren Semeak bere Angeruak biralduko ditu, ta bere Erreinutik kanpora aterako ditue eskandalo guztiak, ta gaistakeria egiten dabenak.

        Eta labako sutegian sartuko ditue. An izango da negarra, ta agin-garrazkotsa.

        Orduan justuak argia emongo dabe eguzkiak legez euren Aitaren Erreinuan. Entzuteko belarriak dituanak, bentzu.

        Soloan estaldurik dagoan tesoru baten antz-adigarria dau Zeruetako Erreinuak, zein idoroten dabenean gizon batek ezkutauten dau: ta bere poz-gozoaz doa, ta daben guztia salduten dau, ta a soloa erosten dau.

        Baitabere dirudi Zeruetako Erreinuak gizon merkatari balioko perleen billa dabillan bati.

        Eta arkitu dabenean balio andiko bat, doa, ta daben guztia salduten dau, ta a erosten dau.

        Baitabere irudituten da Zeruetako Erreinua sare bati, zein botarik itxasoan, dakartz era guztiko arraiñak.

        Eta bete danean, dakarde bazterrera, ta an jarririk, aututen ditue onak, ta ontzietan sartuten ditue; txarrak barriz kanpora botetan ditue.

        Alan izango da munduaren azkenean: Angeruak urtengo dabe, ta alde-egingo ditue gaistoak justuen arterik.

        Eta suzko laban sartuko ditue: an izango da negarra, ta agin-karraskada.

        Gauza guztiok aditu dozuez? Eurak esan eben: Bai.

        Eta esan eutsen: Orregaiti Zeruetako Erreinuan irakasia dagoan Eskriba batek dirudi, bere tesorutik gauza barriak, ta zarrak ateraten dituan etxe-Buru bati.

 

aurrekoa hurrengoa