www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

32. IRAKURTZA

 

Naingo Alargunaren seme illa Jesusek biztu eban.

 

San Lukasek cap. 7. v. 11-17.

 

        Eta gero jazo zan, Nain eritxon Erri batera joian, ta beragaz joiazan bere diszipuluak, ta beste jente asko.

        Eta Erriko atearen ondora eldu zanean, aror non ama alargun baten seme bakar bat illik kanpora atera eben: ta beragaz Erriko jente asko etorren.

        Jesusek ikusi ebanean, bere errukia arturik, esan eutsan: Ez egizu negarrik egin.

        Eta eldu zan, ta ill-oea ukutu eban. Ta eroanak gelditu zirian. Ta esan eban: Gaztea, zuri dirautsut, jagi zaite.

        Eta jarri zan illik egon zana, ta berbaz asi zan. Ta bere amari emon eutsan.

        Eta bildur andi bat guztiak artu eben, ta Jangoikoa andizketan eben, esanik: Gure artean Profeta andi bat jagi da: ta Jangoikoak bere erria bisitau dau.

        Eta Judea, ta bere inguru guztian mirari onen barria zabaldu zan.

 

aurrekoa hurrengoa