www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

13. IRAKURTZA

 

Fariseoak bildurtu gura eben Jesus, esanik,
Herodes bere billa ebillela. Jesusek despreziaten ditu;
ta negar egiten dau Jerusalenen ganean.

 

San Lukasek cap. 13. v. 31-35.

 

        Egun beronetan Fariseo batzuk beragandu zirian, ta esan eutsen: Emendik urten egizu, ta zoaz: bada Herodesek il gura zaitu.

        Eta berak esan eutsen: Zoaze, ta azeari orri esan eiozue, nik deabruak botaten dodazala, ta osasunak emoten dodaz gaur, ta biar, ta irugarren egunean nas akabatua.

        Baña ni ibilli bear nas gaur, ta biar, ta beste egunean: bada ezin dateke, Profeta bat Jerusalendik kanpora iltea.

        Jerusalen, Jerusalen, Profetak ilten dozuzana, ta arrika esetsiten deutsezuena zugana biralduak dirianai, zeinbat bider batu gura izan nituan zure semeak, egaztiak bere abia egapean legez, ta gura etzenduan?

        Aror bada zuen etxea bakartua itxiko jatzue. Ta dirautsuet, ikusiko ez nozuela, eldu artean denporea, zeñetan esango dozuen: Bedeinkatua Jangoikoaren izenean datorrena.

 

aurrekoa hurrengoa