10. IRAKURTZA
Deitu eutsen Jesusi Kana Galileako Ezteguetara, non ura biurtu eban ardaotan.
San Juanek cap. 2. v. 1-11.
Eta andik iru egun izan zirian eztegu batzuk Kana Galileakoan, ta an egoan Jesusen Ama.
Eta Jesusi bere deitu eutsen, ta bere diszipuluai ezteguetara.
Eta faltaurik ardaoa, Amak dirautso Jesusi: ardaorik eztauke.
Eta Jesusek dirautso: Andrea, zer joaku zuri ta niri? oraindo nire ordua eldu ezta.
Bere Amak esan eutsen serbitzariai: egizue berak dirautsuen guztia.
Eta an egozan sei arrizko ontzi, Judeguen garbitzearen erara, ta bakotxak bi edo iru kantaru artuten zituan.
Jesusek esan eutsen: ontziok urez bete egizuez.
Eta goi giño bete zituezan.
Eta Jesusek esan eutsen: atera egizue orain, ta eroan egiozue Mai-buruari. Eta eroan eutsen.
Eta gustau ebanean maiko Buru nagusiak ura ardaoan biurtua, ta ez ekian nongoa zan, baña serbitzariak baekien, zerren uretik atera eben: Mai-puruak dei egin eutsan Esposoari.
Eta esan eutsan: gizon guztiak lenengoan ifinten dabe ardao ona: gero barriz ondo edan dabenean, orduan emoten dabe adin ona eztana: baña zuk ardaorik onena oraingo gorde dozu.
Au zan Jesusek egin eban lenengo milagroa Kana Galileakoan.
|